Antoniar leinu
Wikipedia(e)tik
Antoniar leinuak Erromatar Inperioa gobernatu zuen Domizianoren hiltetatik (96) Komodorena arte (192). Bost Enperadore Onez gain (Nerva, Traiano, Hadriano, Antonino Pio eta Marko Aurelio), Luzio Verok eta Marko Aurelioren semeak, Komodok, osatzen dute leinua.
Bost Enperadore Onetako agintaldia Erromatar Inperioko urrezko garaia izan zen. Barne bakea eskuratu zen, hein handi batean, ondorengotza-sistema baketsua zelako. Izan ere, Enperadoreak bizirik zegoelarik hautatzen zuen oinordekoa. Gainera, Inperioko gizon trebatuenen artean aukeratzen zuten, ez senide hurbilenen artean.
Honako hauek dira leinu honetako enperadoreak:
- Nerva (96-98)
- Traiano (98-117)
- Hadriano (117-138)
- Antonino Pio (135-161)
- Marko Aurelio (161-180)
- Luzio Vero (161-169)
- Komodo (180-192)