See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Maxentio - Wikipedia, entziklopedia askea.

Maxentio

Wikipedia(e)tik

Maxentio Augusto titulopean txanpon batean.
Maxentio Augusto titulopean txanpon batean.

Maxentio, latinez Marcus Aurelius Valerius Maxentius (278 inguru - 312) Mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen, 306tik hil zen arte. Maximianoren semea eta Galerioren suhia izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Estreineko urteak

Maxentioren jaiotze-data ezezaguna da, 278 inguruko batek izan behar du ordea. Enperadore izatekoa zen Maximianoren semea izan zen Maxentio.

Aita enperadore izendatu zuten 285ean, eta bera ere tronua hartuko zuela ematen bazuen ere, ez zuen inolako kargu garrantzitsurik aitaren agintaldian. Valeria Maximilarekin ezkonduta, bi seme alaba izan zituen, haietako bat Valerio Romulo izenekoa. Bestearen ezezaguna da.

305ean, Dioklezianok eta Maximianok erretiroa hartu zuten. Zesar ohiek, Konstantzio Klorok eta Galeriok, Augusto titulua jaso zuten. Konstantino eta Maxentio, enperadoreen semeak izanda ere, kanpoan utzi zituzten. Severo II eta Maximino Daia ziren zesar izendatuak.

306an, Konstantzio Kloro hil zen. Konstantino, haren semea, enperadore izendatu zuten uztailaren 25ean. Galeriok zesar titulua eman zion. Eredu honi jarraiki, urte horretan bertan Maxentio enperadore bihurtu zen.

[aldatu] Boterea eskuratzen

Erroma hiriak Inperioko beste edozeinek bezalako zergak ordaindu behar zituelako zurrumurruak eta Pretoriar Goardia erabat desegingo zelako esamesak hedatu zirenean, matxinadak sortu ziren. Erromako ofizial batzuek Maxentiori enperadore titulua onar zezala eskatu zioten. Maxentiok ohorea onartuta, publikoki enperadore aldarrikatu zuten hiritarrek urriaren 28an.

Maxentioren autoritatea Italiako hegoaldean, Korsikan, Sardinian, Sizilian eta Afrikako probintzietan onetsi zen. Italiako iparraldeak Severo mendebaldeko augustopean jarraitu zuen, Milanen bizi zelako.

Hastapenean, Maxentiok ez zuen augusto edo zesar titulurik erabili, princeps invictus (Garaitu gabeko printzea) baizik, Galerio enperadoreen onarpenaren zain. Nolanahi ere, ez zen halakorik gertatu. Maxentiorekiko desatsegintasunaz gain, Galeriok bere burua enperadore izendatze hori (Konstantinok eta Maxentiok egin zuten bezala) geldiarazi nahi zuen.

Konstantinok aitaren armadak eta lurraldeak irmo zituen haren menpe, baina hori ez zen Maxentioren kasua: bosgarren enperadorea izanda, ez zeukan tetrarkian inolako lekurik. Gainera, tropa gutxi zuen haren aginpean. Usurpatzaile honen kontra egitea erraza izango zelakoan, 307ko hasieran Severo II.a Erroma joan zen armada handi baten buruan. Hala ere, armada horretako soldadu gehienak Maximianoren, Maxentioren aitaren, pean ibiliak ziren. Erromara iritsitakoan, Maxentiori leialtasuna zin egin zioten Severo II.aren soldadu gehienek.

Maximiano bera itzuli zen erretirotik semea laguntzeko eta babesteko. Severo II.ak Ravennara ihes egin zuen. Handik gutxira, errenditu zen Maximianok bizitza barkatuko ziola agindu batizion. Maxentiok augusto titulua hartu zuen orduan. Haren menpeko lurraldeak Alpeetara iristen ziren iparraldean eta Istria penintsulara ekialdean.

[aldatu] Enperadore

Maxentio eta Maximianoren arteko gobernuak proba are gogorragoa izan zuen Galerio bera armada handiago batekin Erromara joan zenean 307ko udan. Maxentiok Severo II.ari egindakoa errepikatu ahal izan zuen: dirutzak agindu eta Maxentiorekiko leialtasuna aldarrikatu. Honela, Galeriok ere soldadu andana galdu zuen, eta atzera egin behar izan zuen. Horrelako batean, Severo II.a hilik suertatu zen Maxentioren aginduz.

Maxentiok Konstantinorekin harreman onak izan nahi zituen. Horretarako, 307ko udan, Konstantino Maxentioren alabarekin ezkondu zen. Edonola ere, Konstantino ez zuen Galerioren kontra egin nahi, eta, haren inbasioarekin, ez zuen Maxentio babestu.

308ko apirilean, Maximiano semea boteretik at uzten saiatu zen, baina, haren harridurako, legioek Maxentiori leial jarraitu zioten. Aitak Konstantinorengana joan behar izan zuen ihesean.

308an ere, Lizinio benetako augusto izendatu zuten. Maxentioren postua bereganatzeko beharra ezarri zioten Liziniori. Urte horretan ere, Afrikako probintziek Domizio Alexandro aldarrikatu zuten enperadore. Horrek Maxentio kinka larrian uzten zuen, Afrikako probintziak premiazkoak baitziren Erromako gari-hornidura ziurtatzeko. Hortaz, Maxentiok armada txiki bat Afrikara bidali zuen, non usurpatzaile garaitu eta hil zuen 310ean edo 311n. Hala ere, Liziniok Istria konkistatu zion, baina ezin izan zuen aurrerago egin Galerio hil zelako.

Maximiano hil ondoren, Konstantinorekiko hartu-emanak berehala gaiztotu ziren. Maximinorekin aliatu zen Maxentio Konstantinok eta Lizinok osatzen zuten hitzarmenari aurre egin ahal izateko.

[aldatu] Heriotza

312ko hasieran, Konstantinok Alpeak zeharkatu zituen. Urrian Erromara iritsi zen, Maxentioren legioak maiz garaitu ostean. Severo II.a eta Galerio menderatu zituen estrategiari ez zion eutsi horretan Maxentiok. Erroman babestu ordez, borroka irekia eskaini zion Konstantinori 312ko urriaren 12an.

Historialari kristauek kontatzen dute Konstantinok gurutz baten alboan borrokatu zuela, amets batean ikusi zuen bezala. Nolanahi ere, Konstantinok irabazi zuen eta Maxentio hilik suertatu zen.

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -