Arkadio
Wikipedia(e)tik
Arkadio, latinez Flavius Arcadius (377 - 408ko maiatzaren 1) 395etik hil zen arte ekialdeko erromatar enperadorea izan zen. Teodosioren seme zaharrena zen Arkadio. Augusto titulua jaso zuen 383an. Honorio anaiak, mendebaldeko enperadorea izatekoak, 393an jaso zuen titulu bera.
Agintean, Honorio Estiliko vandalo erromanizatuaren menpean zegoen. Arkadiok Rufinoren influentzia zeukan. Rufino hil zenean (badirudi Estilikoren aginduz), Eutropiok hartu zuen bere lekua. Eudoxia emazteak eragina omen zuen senarrarengan, eta haren iradokizunarengatik, Eutropiok postua galdu zuen 399an. Joan Krisostomo, Konstantinoplako patriarka, ere areriotza jo zuen Eudoxiak, enperadorearen gaineko gehiegizko kontrola zuela leporatu baitzion patriarkak. 404an postutik kanpo botatzea lortu zuen Eudoxiak, baina urte berean hil zen.
Antemiok, pretoriar prefektuak, lekukoa hartu zuen Arkadioren gainean. 408an, enperadore hil zenean, kristau ona izateak arazo politikoek baino gehiago kezkatzen zuen Arkadio.