Web - Amazon

We provide Linux to the World

ON AMAZON:


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Sei Eguneko Gerra - Wikipedia, entziklopedia askea.

Sei Eguneko Gerra

Wikipedia(e)tik

Jordango abangoardia. Ekainaren 5a-ekainaren 7a

Sei Eguneko Gerra (hebreeraz: מלחמת ששת הימים, Milhemet Sheshet Ha‑Yamim; arabieraz: حرب الأيام الستة, ħarb al‑ayyam as‑sitta), edo 1967ko Arabiar-Israeldar Gerra edo Arabiar-Israeldar Hirugarren Gerra bezala ere ezaguna, Israelen, alde batetik, eta Egipto, Jordania, Irak eta Siriaren, bestetik, arteko guda izan zen, ekainaren 5 eta 10aren artean burutua.

Egiptok Nazio Batuen Erakundeko Larrialdietako Indarra Sinaiko penintsulatik botatakoan eta Israelgo itsasontzientzat Tirango itsasartea blokeatutakoan, Israelek Egiptoko hegazkineria eraso zuen, Egiptoren eraso zuzenaren beldurrez. Jordaniak orduan Jerusalen eta Netanya eraso zituen.

Gerra bukatutakoan, Israelek Gazako Zerrenda, Sinaiko Penintsula, Golango Gainak eta Zisjordania hartu zituen mendean. Ondorio horien eraginak egungo geopolitikan ere nabariak dira.

Eduki-taula

[aldatu] Aurrekariak

[aldatu] Suezko krisia (1956)

Suezko krisia Egiptorentzat porrot militarra baina garaipen politikoa izan zen. SESBak eta AEBek egindako presio diplomatikoari esker, Israel Sinaiko penintsulatik atera behar izan zen. Gainera, NBEren soldaduek Egipto eta Israelen arteko muga zaintzeko agindua jaso zuten. Horrek herrialde bien arteko nolabaiteko bake egoera bermatu ahal izan zuen. Babes horren ondorioz, Egiptok Tirango itsasartea zabaldu behar izan zien itsasontzi israeldarrei.

Egoera erdi-baketsu horrek, hala ere, ez zuen Israelen onarpena lortu. Herrialde arabiar bakar batek ere ez zuen estatu judua onartu garai hartan. Siriak, gainera, Israelera armak bidaltzen zituen barneko sektore arabiarrak indartzeko.

[aldatu] Hasierak

Herrialde arabiarretako herritarrak beraien gaobernuak presionatzen aritu ziren Israelen kontra eraso egin zezaten. Errefuxiatu palestinarren egoera ere gero eta gogorragoa zen, eta horrek Israelen aurkako jarrera indartu baino ez zuen egiten.

Egiptok bere hitza bete beharrean, Israel barneko gerrila arabiarrei armak bidaltzen jarraitu zuen. 1966an Siriarekin defentsa itun bat sinatu zuen, SESBren babespean. 1967ko maiatzaren 17an Nazio Batuen tropak erretiratzea eskatu zuen, muga berriz ere militarizatzeko. Tirango itsasartea itxi zien Israelgo ontziei maiatzaren 23an; Israelek ekintza hau gerra deklaraziotzat hartu zuen, NBEko itsas araudia apurtzen zuela esanez.

Maiatzaren 30ean, Jordaniako Hussein erregeak mendebaldearekin zituen lehentasunezko harremanak bertan behera utzi behar izan zituen Egipto-Siria ardatzarekin bat egiteko.

Israelgo defentsa ministro izendatu berriak, Moshe Dayanek, AEB eta NBEren inplikazio eskasa ikusita gerra hastea erabaki zuen 1967ko ekainaren 1ean.

[aldatu] Gerraren bilakaera

[aldatu] Ekainaren 5eko "Foko Operazioa"

Gerra ekainaren 5ean hasi zuen Israelek. Foko operazioaren helburua Egiptoko aire indarrak deuseztea zen, goizero egiten zuten ibilaldiaren ondoren. Israelek informazio guztiz zehatza zuen Egiptoren hegazkin baseei buruz, eta, ondorioz, Egiptoren armadako 420 hegazkinetatik 280 deuseztea lortu zuen. Erasoaren bat-batekotasunagatik, Egiptok ezin izan zituen Israelen 250 gerra hegazkinetatik 19 baino deuseztatu. Lehen operazio honek gerran zehar Israelek izan zuen abantaila argia adierazten du.

Israelek ez zuen uste Jordaniak aparteko eskuhartzerik izango zuenik gerra horretan, eta, beraz, Jordaniaren aurkako fronteari garrantzia txikiagoa eman zion. Hala ere, goizeko 11:15etan Jordaniak Jerusalem mendebaldea (Israelen kontrolpean zegoena) erasotu zuen. 12:30etan Israelek erantzun egin zuen Jordaniako tropa ugari deuseztuz.

Iparraldean, Siria Golango Gainetan ezarri zen Galileako hiri israeldarrak erasotzeko. Gerra hegazkin israeldarrek armada siriarraren %60a deuseztea lortu zuten.

[aldatu] Ekainaren 6a: Umm Qatef eta Gaza hartzea. Jerusalem inguratua

Israelek Umm Qatef konkistatzea lortu zuen goizean. Tropak Sinaitik barrena jo zuten Egiptoko tropei mugara iristea galeraziz. Gazan borroka gogorrak izan ziren; Israelek hegoaldeko frontean galdutako soldadu gehienak bertan hil ziren. Hala ere, Egipto errenditu egin zen eta israeldarrek Gazako zerrenda osoa bereganatzea lortu zuten.

Erdialdeko frentean, Israelek Latrun, Ramala eta Jenin bereganatu zituen. Jerusalem ekialdea (Jordaniak kontrolatutakoa) isolaturik gelditu zen, tropa israeldarrak sartzeko zain. Irakek zuen H3 basea erasotu zuten, Jordaniaren azken itxaropenak hautsiz.

Iparraldean, Siriak Golanetik Israel erasotzen jarraitu zuen.

[aldatu] Ekainaren 7a: Israelek Jerusalem bereganatu zuen

Sinairen konkista. Ekainaren 7a-ekainaren 8a
Sinairen konkista. Ekainaren 7a-ekainaren 8a

Israelek Sharm el Sheik konkistatu ondoren Tirango itsasartea berriz irekitzea lortu zuen. Ordutik aurrera merkataritza ontzientzat zabalik eduki zuten itsasartea. Une berean Suezko kanaleraino iritsi ziren eta Sinai osoa, iparmendebaldeko zati txiki bat izan ezik, bereganatzea lortu zuten egunaren amaierarako.

Egun honetako gertakari aipagarriena erdialdeko frontean gertatu zen. Israelek Jordania guztiz gainditu zuen, eta Jerusalemgo alde zaharra bereganatzea lortu zuen. Hortik aurrera, Zisjordania osoa hartu zuen, Jordan ibairaino iritsiz.

[aldatu] Ekainaren 8a: Su eten proposamena

Egipto eta Jordania ia garaitu ondoren, Isralek su eten proposamen bat egin zuen. Egiptok onartu zuen, baina ez Siriak. Beraz, hortik aurrera gerra ekintza gehienak iparraldeko frontean gertatu ziren.

[aldatu] Ekainaren 9a: Siriaren aurkako erasoa

Golaneko gainen bataila. Ekainaren 9a-ekainaren 10a
Golaneko gainen bataila. Ekainaren 9a-ekainaren 10a

Zisjordaniako bataila amaitu ondoren, Israelek soldadu gehienak iparraldera bidali zituen, Golango gainak eskuratzeko asmoz. Eraso gogorrak egin arren, ezin izan zuten Siriaren armada guztiz garaitu. Hala ere, porrota aurreikusi zuten siriarrek, eta eguna amaitzerako tropak erretiratzen hasi ziren.

[aldatu] Ekainaren 10a: Gerraren azken eguna

Behin Siria Golanetik irten ondoren Israelek eskuratu zuen. Damaskorainoko bidea libre zuten soldadu israeldarrek. Hala ere, nazioarteko presioari amore emanez, Israelek su etena indarrean jarri zuen eta gerra amaitu zen.

[aldatu] Gerraren ondorioak

Israelek 1967ko ekainaren 10ean eman zion amaiera gerra honi. Militarki garaipen ukaezina izan zen estatu juduarentzat. Lurralde estu eta hauskor izatetik inguruko herrialdeen mehatxuen aurrean babesleku ziren lurralde zabalak zituen estatu izatera pasa zen. Sinai, Gaza, Zisjordania eta Golan eskuratzean inguruko herrialdeen balizko erasoen aurrean posizio indartsuago baten jartzen zuen. Gainera, Jerusalem osoa bere esku izatea propaganda eta legitimazio bide garrantzitsua bihurtu zen.

Gerra galdu zuten estatuentzat porrot izugarria izan zen. Argi utzi zuen herrialde arabiarrek ezin zutela Israel armen bidez garaitu. Horregatik, bestelako bide batzuk erabili zituzten Israel deslegitimatzeko: Israel potentzia kolonialistatzat jarri zuten, AEBren zerbitzura zegoen estatua zela zioten... SESBk gatazka honen aurrean ordura arte izandako jarrera argitu zuen, herrialde arabiarren tesiekin bat eginez. Ondorioz, AEB eta Israelen arteko harremanak gero eta sendoagoak izan ziren.

Nazio Batuen Erakundearen baitan zatiketa argia gertatu zen gerra honen ondoren; Batzar Nagusian estatu bakoitzak boto bat zuenez, SESBek eta herrialde arabiarrek Israelen kontrako erabakiak bultzatzen zituzten, gehienbat okupazioaren eta errefuxiatu palestinarren gaiak sarri mahai gainean jarriz. Hirugarren Munduko hainbat herrialdak ere, ordura arte Israelekin izandako harreman estuak apurtu eta bloke sobietar-arabiarrera gerturatu ziren.

Segurtasun Kontseiluan, aldiz, AEBek beto eskubidea zutenez Israelen aurkako zenbait proposamen atzera botatzea lortzen zuten. Hala ere, 242 ebazpena onartzea lortu zen. Bertan etorkizuneko negoziazioetarako oinarriak jarri ziren: Israelek okupatutako lurraldeak itzuli behar zituen bake egonkorraren truke. Ebazpen honen ondoren, 1977an Egipto eta Israelen arteko bake hitzarmenak hasi ziren (Camp Davideko itunak), eta 1982an Sinai itzuli zitzaion Egiptori.

Gainerako lurraldeei dagokienez, egoera zailagoa da. 2005eko abuztuan, Israelek Gaza utzi zuen, bertako kolonoak kanporatu eta gero. Gaza, beraz, lurralde independientea izan daiteke, nahiz eta palestinar taldeen arteko gatazkak benetako estatu bat eratzea oztopatu.

Zisjordaniari buruzko negoziazioak momentu honetan etenda daude. Israelek lurralde osoaren %97a palestinarren eskuetan uztea proposatu du behin baino gehiagotan, beti ere Israel onartzearen eta bake iraunkorra izenpetzearen truke. Negoziazio honetatik kanpo gelditzen da Jerusalem ekialdea, Israelek bere hiriburutzat duena (nahiz eta nazioarteko erakundeek ez onartu). Golaneko gainei buruz, azkenaldian zurrumurruak zabaldu dira Israel eta Siriaren arteko balizko akordio baten inguruan. Akordio horrek Siria Iranen eragin esparrutik aldentzea ekarriko luke, baita Hezbula eta Hamasi ematen dien babesa kentzera ere.

[aldatu] Ikus, gainera

Static Wikipedia 2008 (March - no images)

aa - ab - als - am - an - ang - ar - arc - as - bar - bat_smg - bi - bug - bxr - cho - co - cr - csb - cv - cy - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - jbo - jv - ka - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nn - -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -
https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformativo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com