Gaza
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Palestinako lur eremuari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Gaza (argipena)
Gaza (arabieraz قطاع غزة qiṭāʿ ġaza, hebreeraz רצועת עזה) Palestinako hegomendebaldean kokatzen den lur eremua da. Zisjordania eta Jerusalemerekin batera Palestinako Estatua osatu beharko luketen lur zatia da. 2005eko udan, Israelek Gazaren okupazioari amaiera eman zion Ariel Sharonen gobernuak bultzatutako deskonexio planarekin.
[aldatu] Geografia
Gaza Palestinako hegomendebaldean kokatuta dago (31º 25' Iparraldera eta 34º 20' Ekialdera). 11 km luze den muga du Egiptorekin, baina hau Israelek kontrolatu zuen 2005eko abuztura arte. Muga pasu bakarra Rafah hirian dago. Israelekin 51 km-ko muga du. Mediterraneo itsasoan 40 kilometroko kostaldea du.
Hiririk garrantzitsuena Gaza bera da. Beste hiri batzuk Rafah, Jan Yunis eta Yabalia dira.
Orotara 360 km koadro ditu eta horietatik %0a ura da.
[aldatu] Demografia
2002. urtean 1.225.911 biztanle zituen. Horietatik 8.000 baino gehiago kolonoak ziren. Honek kilometro koadro baten 3.400 biztanle baino gehiago egoteak suposatzen du. Munduko lurralde guztien artean biztanle dentsitate handienetarikoa du.
Populazioa urtero igotzen da %4 batean.