Golango Gainak
Wikipedia(e)tik
Golango gainak (arabieraz هضبة الجولان Haḍbat al-Ǧūlān, hebreeraz רמת הגולן Ramat HaGolan) edo Golan goi ordoki bat da, Siria, Israel, Jordania eta Libanoren arteko mugan kokatua.
Siriako Al Qunaytirah eskualdearen zatia izanik, Israelek okupatu egin zuen Sei Eguneko Gerran (1967) eta, berriz ere, Yom Kippur Gerran (1973). 1981eko abenduaren 14an Israelek legea eta administrazioa aplikatu zituen, estatuaren zatitzat joz. Nazio Batuen Erakundek legez kanpoko anexio hau gaitzetsi du eta nazioartekoak ez inoiz onetsi.
Siriak Al Qunaytirah eskualdearen zatitzat jotzen du oraindik.
[aldatu] Geografia
Naturaren ikuspuntutik, Golango gainak Hermon mendiaren jarraipena dira. Jordan ibaiaren iparrandean kokatzen da, Hermon mendi magalaren eta Yarmouk (Heromax) ibaiaren artean. Lur eta belardi emankorrak ditu, 120–520 m garai direnak.