Palojärvi
Wikipedia(e)tik
Palojärvi (Iparraldeko Samieraz: Bálojávri), Finlandiako Enontekiö udalerria osatzen duten herrixketako bat da, Norvegiako mugatik 12 km-tara. Bertako konifera-basoak oso ezagunak dira eta herrixka aurkitzen den Palojärvi Aintziraren ingurune naturala marrazten dute.
Antti Juhaninpoika eta Antti Antinpoika Karisto izan ziren XVII. mende bukaeran bertan gelditu ziren lehen biztanle egonkorrak; antzinean, samitarrek lurralde hauetan bizi ziren, baina elur-oreinak eta ehizak baldintzatuta nomadak zirenez, ez zuten inoiz gizarte egonkor bat sortu bertan. Gaur egun, samitarren arbasoek utzi zituzten aztarna ugari aurki daiteke herrixkan; hala nola, herrixkako diru-sarrera nagusienak elur-orein abeltzaintzatik irabazitakoak izaten jarraitzen dute.
Laponiako Gerran, Palojärvi suntsitua izan ez zen herrixka bakarrenetarikoa izan zen. Izan ere, alemaniarrek Näkkäläko bidea hartu zutenez Norvegiarantz, herrixka suntsitua izateaz libratu egin zen. Honi esker, antzinako hainbat etxebizitza oraindik zutik gelditzen dira bertan.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Enontekiöko herrixkak | ||
---|---|---|
Hetta • Jatuni • Kaaresuvanto • Kelottijärvi • Ketomella • Kilpisjärvi • Kultima • Kuttanen • Leppäjärvi |