Markkina
Wikipedia(e)tik
Markkina (iparraldeko samieraz: Boaresmárkan), Enontekiö udalerri finlandiarrean aurkitzen den herrixka bat da. Natura basatiaren erdian aurkitzen denez, oso zaila da bertara iristea eta ondorioz, antzinean izan zituen ospe eta nagusitasun osoak galdu egin ditu azken mendeotan.
Markkinaren jatorriari buruz hauxe dakigu: hildako landare zein animaliek denbora asko behar izaten dute deskonposatzeko, eta hori dela eta, mantenugai gutxi izan ohi du lurzoruak. Honenbestez, elur-oreinak neguan, Ozeano Artikoaren kostaldera (Norvegiara) eraman behar izaten zituzten samitarrek eta bide luze horretan merkatu-herri bezala ezarri zen Markkina ibilbidearen erdian. Izan ere, bere izenak, Markkinat-ek dena dio, finlandieraz merkatu adierazi nahi duelako.
Kristautasuna XVI. mendean Suediako Erresumaren eraginaren ondorioz hedatzen hasi zenean, Enontekiöko lehen elizak eraikitzen hasi ziren. Lurraldearen zabalera zela eta, eliza asko eraiki behar izan zituzten eskualdean erlijioa egonkortzeko; baina Markkinakoa izan zen harietatik lehena izugarrizko nagusitasuna zuelako iparraldean 1611.urtean. Honela, eliza bertan eraiki zuten samitar sinesgabeei "egiazko bidea" erakustearren.
Hala ere, XX. mendean herrixkaren gainbehera heldu zen. Laponiako Gerran jasandako suntsiketatik ez zuen burua altxatzea lortu eta inguruko herrixkek jasandako zerbitzuen eraberritzeak ,herrixkako biztanleria Hetta eta Kaaresuvanto bezalako herrietara joatea ekarri zuen.
Gaur egun, herrixka txiki bat baino ez da Enontekiö bezalako udalerri zabal batean.
[aldatu] Ikus, gainera
Enontekiöko herrixkak | ||
---|---|---|
Hetta • Jatuni • Kaaresuvanto • Kelottijärvi • Ketomella • Kilpisjärvi • Kultima • Kuttanen • Leppäjärvi |