Kemal Ataturk
Wikipedia(e)tik
Mustafa Kemal Atatürk (Tesalonika, gaurko Grezia, 1881eko maiatzaren 19 – Istanbul, 1938ko azaroaren 10), militar eta politikari turkiar garrantzitsua izan zen. Izan ere, Turkia modernoaren aitatzat hartzen dute, hainbat erreformaren erantzule.
Herrialdeko historia modernoaren lehen presidentea izan zen, karguan 17 urtez luzatuz 1921etik hil zen arte, 1938an. Cumhuriyet Halk Partisi (Herriko Alderdi Errepublikarra) bere alderdi politikoa izan zen, berak 1919an sortutakoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Karrera militarra
Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, Otomandar Inperioarekin Alemaniaren aldekoa zena.
[aldatu] Ibilbide politikoa
[aldatu] Erreformak
Fez izeneko kapela tradizionala Erdi Aroko jantzitzat jo eta gizonen ohituretatik desagerrarazteari ekin zion. Emakumeen jantziei dagokienez, halaber, beloa kentzen ahalegindu zen. Beste hainbat erreforma abiatu zuen emakumeen eskubideen aldekoak, tartean botoa ematekoa.
Islamaren inguruan, errepublika laikoa izateko bidean ipini zuen. Alkoholaren debekua malgutu zuen.
Hizkuntzaren alorrean, lan handia egin zuen. Tartean, turkierak grafia arabiarra baztertu eta latinezko alfabetoa sartu zuen 1928an, gaur egun daukana.
Bestela, trenbidearen sarea garatzea bultzatu zuen.