Hirutasun
Wikipedia(e)tik
Hirutasuna edo Hirutasun Santua kristautasunaren doktrina garrantzitsuenetakoa da. Doktrina honen arabera, Jainkoa bakarra da, baina betieretik hiru pertsonen elkartasuna da: Aita, Semea eta Espiritu Santua. IV. mendetik aurrerako kristau gehienek bat egiten dute doktrina honekin, "Jainko bakarra hiru pertsonetan" aurkitzen dela adierazten dute. Pertsona hauek Jainko esentzia berbera daukate, eta izate berekoak dira.
Doktrina honen baitako puntu garrantzitsu bat Semearen izateari buruzkoa da. Kristauen arabera, Semea gizon egin zen (Jesukristo, eta ondorioz natura bi ditu, jainkozko natura eta giza natura. Nizeako I. kontzilioan ezarri zen doktrina hau (325. urtean), Hirutasuna berariaz aipatuz. Hala ere, kristautasunaren lehen oinarri den Apostoluen Sinismena deituriko kredoan hiru pertsonak aipatzen dira, nahiz eta ez den beraien arteko erlazio zuzenik agertzen.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
ru-sib:Троица