See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Herbehereetako historia - Wikipedia, entziklopedia askea.

Herbehereetako historia

Wikipedia(e)tik

Gaueko Zaintza, Rembrandt
Gaueko Zaintza, Rembrandt

Herbehereetako historia duela 150.000 urte baino lehenago hasi zen, gizakien estreineko aztarnekin. Lurralde horretako biztanleen inguruan idatzitako lehendabiziko iturriak Antzinako Erromako garaikoak dira.

Rhin ibaiko hegoaldea erromatarrek okupatu zuten, hasieran Gallia Belgica eta geroago Germania Inferior probintzietan sartuta. Garai horretan, germaniar tribuak bizi ziren. Hegoaldean zeltak zeuden. Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbeherarekin, populazio hori Rhin ibaiaz bestaldeko etorri berriko germaniarrekin nahastu ziren.

Erdi Aroko Herbehereak (gaur egungo Belgika, Herbehereak eta Alemania zein Frantziako zati bat gutxi gorabehera) Erromatar-Germaniar Inperio Sainduaren zein Borgoinako Dukerriaren azpian zeuden lurraldeen multzoa zen.

Erreforma garaian, kalbinismoak arrakasta handia lortu zuen Herbehereetan. Kontrarreformarekin erlijio-aniztasuna bertan behera uzteak eta Filipe II.a erregeak ezarritako gobernu zentralistak Herbehereen matxinada eragin zuten XVI. mendearen bigarren erdian. 1581eko uztailaren 26an independentzia aldarrikatu zuten, baina Hogeita Hamar Urteko Gerra bukatu arte (1648) ez zen onartu, Münsterko Ituna sinatzean.

Gerra garai horietan, urrezko aroa ezagutu zuten Herbehereek. Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren botere ekonomikoa hazten joan zen, itsas botere handia bihurtu arte, mundu osoan zehar koloniak eta merkataritza tokiak ezartzeraino.

Frantziar Inperioan sarrarazi zutenean Napoleon Bonaparteren aginpean, 1815 urtean Holandako Erresuma sortu zen, Luxenburgo eta Belgika barnean zeudelarik. Hala ere, belgiarrek 1830an independentzia lortu zuten eta Luxenburgo urte gutxi batzuen buruan. XIX. mendean industrializazio handia izan zuen, Alemania eta Frantziaren adinakoa.

Lehen Mundu Gerran neutrala mantendu zen. Baina Bigarren Mundu Gerran, Alemania Naziak 1940. urtean okupatu egin zuen, 1945an arte. Gerra ostean, ekonomiak gora egin zuen eta Benelux elkarteko kide bihurtu (Belgique, Nederland, Luxembourg). Era berean Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren (IAEE) kide bihurtu zen, Europar Batasunaren aitzindaria.

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -