See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Rembrandt - Wikipedia, entziklopedia askea.

Rembrandt

Wikipedia(e)tik

Gaueko Zaintza (1642)
Gaueko Zaintza (1642)

Rembrandt Harmenszoon van Rijn (Leiden, Herbehereak, 1606ko uztailaren 15a - Amsterdam, Herbehereak, 1669ko urriaren 4a) margolari eta irarle herbeheretarra izan zen.

[aldatu] Bizitza

Kalbindar baten semea izan zen, eta Bibliaren eta kultura klasikoaren ezagutza sakona izan zuen gaztetatik.

Leidengo unibertsitatea utzi eta Jacob van Swanenburch eta Pieter Lanstman pintoreen lantegietan hasi zen ikasten pinturaren nahiz grabatuen teknikak. Aipatutako bi irakasleak, berriz, Carraci anaien eta Caravaggio pintore handien ikasleak izan ziren eta argi-ilunaren teknika menderatzen zuten; geroago Rembrandt-en lanetan eragin handia izan zuen teknika hark.

Amsterdamgo hirian flandriar arearen oparotasunarekin topo egin zuen eta XVI. mendeko holandar eta ingeles maisuez arduratu zen. 1627an Leiden-a itzuli zen eta berezko estiloa eta teknika zehatza erakutsiz, autoerretratu ugari margotu zituen, garaikoen txaloak merezi izan zituenak, eta ondorioz ikasle ugari izateko egokiera eman zionak. Amsterdamen hartu zuen bizilekua betiko 1631n eta arrakasta handia izan zuen hiriko erdi-goi mailako biztanleei erretratuak eginez. Garai hartan pintatu zuen Nicolaes Tulp doktorearen anatomia ikasgaia margolan ospetsua.

Saskia van Uylenburgh andere aberatsarekin ezkondu zen 1634an eta agerian geratu zen pintoreak gizarte nahiz diru mailan izan zuen hobekuntza, emazteari eta bere buruari eginiko autoerretrauetan ikusten den bezala. Zoritxarrezko urteak iritsi zitzaizkion ondoren, bizitzako lehen hilabeteetan hil baizitzaizkion bere lehen hiru seme-alabak eta emaztea 1642an. 1641.ean jaiotako Titus semea salbatu zen soilik. Garai hartan margotu zuen bera maisulanik goraipatuena, Frans Banning Cocq kapitainaren eta Willem van Ruytenburchtenientearen konpainia edo Gaueko Zaintza-z ezagunagoa. Koadro honetan rembrandt pintorearen ezaugarri nagusiak biltzen dira: pertsonaiak koadroan antolatzeko era, argi eta itzalen teknika zehatza, xehetasunak eta eszena beraren dinamismoa. Erretratu ugari eta erlijio gaiak adierazten zituzten koadroak pintatzeko parada izan zuen emaztearengandik jasotako ondasunari eta Europa guztian zehar zabaldu zen bere pinturaren ospeari esker. Bildumagile eta arte-merkatari bihurtu zen ondoren eta Hendrickje Stoffels gaztearekin izan zituen harremanen ondorioz jaio zen Cornelia, haren alaba (1649). Bere jauregi handiaren ordainketak eta Ingalaterraren aurakako gerraren ondorioz arte-merkatariaren negozioen gainbehera zirela eta, porrot egin zuen eta etxea saltzeaz gainera bere obrak nahiz bildutakoak saldu behar izan zituen. Bere bizitzako azken urteetan buru-belarri pintatzeari ekin zion eta mailarik gorena lortu zuen bere pinturak garai hartan. XVII. mendeko pintore-sortzaile eraginkorrena izan zen eta ondorengo artisten maisu eredugarria.

[aldatu] Lan garrantzitsuak

Nicolaes Tulp doktorearen anatomia ikasgaia (1632)
Nicolaes Tulp doktorearen anatomia ikasgaia (1632)
  • Gaueko Zaintza
  • Nicolaes Tulp doktorearen anatomia ikasgaia
  • Autoerretratua saskiarekin
  • Isaak-en eskaintza
  • Hendrickje ohean
  • Betsabe David-en eskutitzarekin
  • Erreka batean bainatzen ari den neskatxa baten erretratua
  • Jesus eta emakume samaritarra
  • Josepe eta Putifar-en emaztea Bataboen konspirazioa
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Rembrandt

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -