Golf
Wikipedia(e)tik
Golfa edo Kali jokoa pilota txiki bati ahalik eta kolpe gutxien emanez 18 zuloko zirkuitua osatzean datzan kirola da. Kirol honetako jokalariak, edo golfariak, banaka aritzen dira.
Joko honen lehenengo berria XV. mendekoa da, Edinburghen (Eskozia) egindako partida batena.
Eduki-taula |
[aldatu] Txapelketa nagusiak
Zaharrenetik berrienera hauek dira munduko lau txapelketa nagusiak:
- British Open: Urtero antolatzen dute 1860tik Erresuma Batuan.
- U.S. Open: Urtero antolatzen dute 1895etik AEBetan.
- PGA Txapelketa: Urtero antolatzen dute 1916tik AEBetan.
- The Masters: Urtero antolatzen dute 1934tik Augustan Georgia (AEB).
[aldatu] Golfari ezagunak
- Gary Player (1935-), Hego Afrika.
- Jack Nicklaus (1940-), AEB.
- Severiano Ballesteros (1957-), Espainia.
- Nick Faldo (1957-), Ingalaterra.
- Jose Maria Olazabal (1966-), Euskal Herria.
- Tiger Woods (1975-), AEB.