See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Futurama - Wikipedia, entziklopedia askea.

Futurama

Wikipedia(e)tik

Futurama
Formatua Animazio telesaila
Iraupena 20 minutu gutxigora behera
Egilea Matt Groening & David X. Cohen
Protagonistak Billy West
Katey Sagal
John DiMaggio
Phil LaMarr
Lauren Tom
Maurice LaMarche
Tress MacNeille
David Herman
Frank Welker
Tom Kenny
Christopher Tyng
Herria AEB
TB Katea FOX
Historia 1999 - 2003
Atalak 72

Futurama Matt Groening, The Simpsons arrakastatsuaren sortzaileak, egindako bigarren animazio telesaila da. 1999 urtean estreinatu zen baina 2003an FOX telebista kateak bertan behera uztea erabaki zuen bere sortzaileen iritziaren aurka. DVDen salmenta onen ondoren, 2007an telesaila berriro martxan jartzea erabaki zuten, oraingoan lau film luzeren moduan.

Eduki-taula

[aldatu] Istorioa

Philip Fry, New Yorkeko pizza banatzaile gazte bat, 1999eko abenduaren 31an, banaketa bat egiten ari zen unean kapsula kriogeniko batean izozturik geratu da. Bertan 1000 urte igaro ondoren, 3000. urteko New New York hirian esnatu da. Lehen egunean Leela begi bakarreko neska eta Bender robota ezagutuko ditu eta eurekin, bere senideren baten bila hasiko da, azkenik belaunaldi askoren ondorengo biloba bat topatuz: Hubert Farnsworth irakasle zaharra. Hiru lagunak, honen Planet Express mezularitza enpresan lanean hasiko dira, handik aurrera hainbat abentura biziz etorkizuneko lurrean eta baita unibertso zabalean.

[aldatu] Pertsonaiak

[aldatu] Pertsonaia nagusiak

  • Philip J. Fry: Berez XX. mendean jaioa baina istripuz XXXIgarrenean amaitu duen pizza banatzaile gaztea da. Etorkizuneko mendean, banatzaile bezela lan egiten jarraituko du, Plante Express enpresan. Leela, bere lankideaz, maitemindurik dago.
  • Turanga Leela: Begi bakarreko neska gazte hau, umezurtz etxe batean hezi zen; bere jatorria ezagutzea da bere nahirik haundiena. Fry ezagutu zuenean, berekin batera Planet Expressen lanean hasi zen, espaziuntziko kapitain bezela.
  • Bender Bending Rodriguez: Robot alkoholiko, erretzaile, kleptomano, ligoi, eta jenio biziduna da; Mexikon fabrikatua izan zen eta bere espezializazioa gauzak tolestea da. Fryren lagunik onena da eta elkarrekin bizi dira.
  • Hubert Farnsworth: Agure zahar hau Planet Expressko burua eta belaunaldi askoren ondorengo Fryren biloba da. Zientzilaria den aldetik, denbora asmakizun harrigarriak egiten pasatzen du.
  • John Zoidberg: Txipiroi gorri itsurako estralurtarra da; eskuen ordez bi matxarda handi ditu. Planet Expressko medikua da.
  • Amy Wong: Artizarreko familia dirudun bateko alaba bakarra da. Planet Expressen ingeniari bezala lan egiten du.
  • Hermes Conrad: Jamaikan jaioa; Planet Expressko gai burokratiko guztietaz arduratzen da. Labarbara izeneko emakume batekin ezkonduta dago eta seme bat dute.

[aldatu] Bigarren mailako pertsonaiak

  • Zapp Branigan: Lurreko armadaren burua da. Leelarekin oheratu zen behin eta handik aurrera ez du pakean uzten.
  • Kif Kroker: Zapp Braniganen laguntzaile estralurtarra da. Baita ere, Amy Wongen mutil laguna.
  • Nibbler: Leelaren maskota delakoa egiten du baina berez Lurrean eginkizun batzuk betetzen ari da.
  • Cubert Farnsworth: Hubert Farnsworth irakaslearen kloi gaztea. Ez ditu aurrekoaren pausoak jarraitu nahi.
  • Labarbara Conrad: Hermesen emaztea.
  • Dwight Conrad: Hermes eta Labarbararen semea.
  • Scruffy: Planet Expressko langilea.
  • Mom: Lurreko robot empresa garrantzitsuenaren zuzendaria. Amona zahar on baten itxura ematen du komunikabideen aurrean baina berez oso zitala eta zekena da.
  • Walt, Larry & Ignar: Momen hiru semeak.
  • Leo & Inez Wong: Amyren gurasoak. Artizarreko familiarik aberatsena dira.
  • Ogden Wernstrom: Hubert Farnsworthen ikasle ohia eta etsaia.
  • Elzar: Neptunotar sukaldari prestigiotsua. Lurreko jatetxe batean lan egiten du.
  • Calculon: Lurreko aktore robot famatua. Telesailetan egiten du lan gehien bat.
  • Morbo & Linda: Telebistako bi kazetari dira. Lehena estralurtar beldurgarri bat da eta bigarrena neska hilehori gazte bat.
  • Hypnotoad: Bere begiekin hipnotizatzeko boterea duen apo handi bat da. Telebistako programa bateko protagonista bakarra da.
  • Richard Nixon: XX. mendeko AEBko lehendakari berberaren burua da. XXXI. mendean, Lurreko lehendakaria da.
  • Randall Poopenmayer: New New York hiriko alkatea.
  • Url & Smitty: New New Yorkeko bi polizia. Lehena robota eta bigarrena gizakia.
  • Donbot, Joey Mousepad & Clamps: Robot mafioso taldea.
  • Preacherbot: Lurreko erlijio nagusienetako baten apaiz robota da.
  • Lrrr & Ndnd: Omikron Persei 8 planetako buruzagiak dira.
  • Flexo: Benderren antza handia duen robota da.
  • Roberto: Robot psikopata eta lapurra da. Benderren laguna.
  • Michelle: XX. mendeko Fryren neska laguna, bera ere XXXI. mendera joan da.
  • Yancy Fry: Phillip Fryren anaia handia.
  • Philip J. Fry II: Yancy Fryren semea bere osabaren izen berdina daramana. XXI. mendean Martera iritsi zen lehen pertsona.
  • Barbados Slim: Labarbararen mutil lagun ohia eta Hermesen etsaia.
  • Hyperchicken: Lurreko oilasko itsurako abokatu bat. Bere lanean ez da oso ona.
  • Tinny Tim: Robot haur hankamotza.
  • Robot Santa: Santa Clausen lana egiteko sortu zuten robot bat da. Akats baten erruz bere ustez inor ez da opariak jasotzeko bezain ona eta oso arriskutsua da.
  • Robot Devil: Lurrean dagoen benetako infernu baten deabru robota da.

[aldatu] Planetak

[aldatu] Eguzki-sistemako planetak

Lurra planetaren bandera
Lurra planetaren bandera
  • Merkurio: Fry eta Amy joan ziren behin planetara, labazko ozeano eta gasolindegi bat aurkituz.
  • Artizarra: Futuraman bizitza dago Artizarran, eta ohian arros eta labazko ibai eta itsasoak dituela.
  • Lurra: Telesaileko planeta protagonista, Planet Expressen etxea.
  • Marte: Lurtarrengatik konkistatua izan zen eta Wong familia bertako lurrazal gehienaren jabe da. Bertan unibertsitate famatu bat kokatzen da.
  • Jupiter: Ez da agertu.
  • Saturno: Ez da agertu.
  • Urano: Aurreko menderen batean izena aldatu zioten. 3000 urtean Urrecto deitzen da.
  • Neptuno: Sei besodun izaki moreen jatorrizko planeta; baita ere Robot Santaren bizitokia.
  • Pluton (planeta nanoa): Erabat izoztuta dago. XXXI. mendean pinguino erreserba bat da.

[aldatu] Beste Planetak

  • Omikron Persei 8: Omikron Persei planeta-sistema bat da, Omikron Persei 1etik Omikron Persei 24era dijoana. Omikrondarrek Lurra eraso zuten telebista saio batengatik. Lurretik 1.000 argi urtera dago.
  • Vergon 6: Planeta honek unibertsoan zeuden animalia bitxienak zituen.
  • Tweenis 12: Burmuin hegalariek suntsitu zuten 3. planeta.
  • Espazioko Erroma: Burmuin hegalariek suntsitutako lehen planeta.
  • Pelotikus edo Don Martin 3: Burmuin hegalariek suntsitutako 2. planeta.

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -