Benedikto XV.a
Wikipedia(e)tik
Benedikto XV.a (latinez Benedictus PP. XV) jaiotzez Giacomo Giambattista della Chiesia (Genoa, Sardiniako erresuma, g.e. Italia, 1854ko azaroaren 21 - Erroma, 1922ko urtarrilaren 22a) Eliza Katolikoko Aita Santu izan zen 1914ko irailaren 3tik bere heriotza eguneraino.
[aldatu] Haurtzaroa
Genoako Giuseppe della Chiesia markesaren semea. Jaiotzean Giacomo Giambattista della Chiesia izena jarri zioten. Bere ama ere Napoliko markes batzuen senidea zen.
[aldatu] Ikasketak eta lehen lanak
Genoako Erret unibertsitatean zuzenbide zibila ikasten hasi zen, baina ikasketa horiek amaitu orduko seminarioan sartu zen. 1875ean doktoradutza lortu zuen. Erromako Capranica ikastetxera joan zen eta 1878an apaiztu zen Letrango San Joan basilikan. Erroman zegoela diplomazia, teologia eta zuzenbide kanonikoa ikasi zituen.
1882an Aulki Santuaren Gai Berezietako Kongregazioan sartu zen, eta ikasketak amaitzean, Madrila bidali zuten nuntzio. Bertan lan garrantzitsua egin zuen Espainia eta Prusiaren arteko gatazkan, Karolinei buruz.
1887an Erromara itzuli eta Vatikano Hiriko Estatu idazkaritzan sartu zen. 1899tik aurrera diplomaziako irakasle izan zen Erromako Eliz Nobleen Akademia Pontifikoan.
1907an Pio X.ak Bolognako gotzain izendatu zuen, eta 1914an kardenal.
[aldatu] Aita Santu
Kardinal izendatu eta hiru hilabetetara Pio X.a hil zen eta konklabeak della Chiesia hautatu zuen Aita Santu 1914ko irailaren 3an. Lehen Mundu Gerraren garaian eliza katolikoa zuzentzea egokitu zitzaion. Ezin izan zuen ezer egin gatazka saihesteko; horren ordez laguntza humanitario ugari burutu zituen. Elizaren neutraltasuna aldarrikatu zuen eta berriz horrelako gatazkarik ez bizteko egin beharreko pausuak zehaztu zituen.
Italiaren batasunaren aurkakoa zen arren, Versaillesko Konferentziara ordezkari bat bidali zuen, Tratatua babestuz. Frantzia eta Erresuma Batuarekin harremanak berrezarri zituen, baita Portugal eta Austria-Hungariako inperiotik sortutako estatu berriekin ere.
Pio X.aren garaian osatu zen Zuzenbide Kanonikoko Kode berria onartu eta indarrean jarri zuen 1917an. Urte berean, Ekialdeko Elizentzako kongregazioa sortu zuen Vatikanoaren barruan. 1919an indar gabe utzi zuen katoliko italiarrek Italiako politikan parte hartzeko zuten debekua, eta Luigi Sturzo animatu zuen Partito Popolare Italiano sortzeko, geroago Italiako Demokrazia Kristaua izango zena. Urte berean Maximum illud entziklikarekin misio jarduerei indar berezia eman zien.
Erroman hil zen, gripe izurrite baten ondorioz, 1922ko urtarrilaren 22an. Vatikanoko San Petri basilikako hilobietan hilobiratu zuten.
Eliza katolikoko Aita Santuak | ||
---|---|---|
Petri · Lino · Anakleto · Klemente I.a · Evaristo · Alexandro I.a · Sisto I.a · Telsforo · Higino · Pio I.a · Anizeto · Sotero · Eleuterio · Viktor I.a · Zefirino · Kalisto I.a · Urbano I.a · Pontziano · Antero · Fabian · Kornelio · Luzio I.a · Eztebe I.a · Sisto II.a · Dionisio · Felix I.a · Eutikiano · Kaio · Martzelino · Martzelo I.a · Eusebio · Melkiades · Silvestre I.a · Marko · Julio I.a · Liberio · Damaso I.a · Sirizio · Anastasio I.a · Inozentzio I.a · Zosimo · Bonifazio I.a · Zelestino I.a · Sisto III.a · Leon I.a · Hilario · Sinplizio · Felix III.a · Gelasio · Anastasio II.a · Simako · Hormisdas · Joan I.a · Felix IV.a · Bonifazio II.a · Joan II.a · Agapeto I.a · Silverio · Vigilio · Pelagio I.a · Joan III.a · Benedikto I.a · Pelagio II.a · Gregorio I.a · Sabiniano · Bonifazio III.a · >Bonifazio IV.a · Adeodato I.a · Bonifazio V.a · Honorio I.a · Severino · Joan IV.a · Teodoro I.a · Martin I.a · Eugenio I.a · Vitaliano · Adeodato II.a · Dono · Agaton · Leon II.a · Benedikto II.a · Joan V.a · Konon · Sergio I.a · Joan VI.a · Joan VII.a · Sisinio · Konstantino · Gregorio II.a · Gregorio III.a · Zakarias · Eztebe II.a · Paulo I.a · Eztebe III.a · Adrian I.a · Leon III.a · Eztebe IV.a · Paskoal I.a · Eugenio II.a · Valentin · Gregorio IV.a · Sergio II.a · Leo IV.a · Benedikto III.a · Nikolas I.a · Adrian II.a · Joan VIII.a · Marino I.a · Adrian III.a · Eztebe V.a · Formoso · Bonifazio VI.a · Eztebe VI.a · Erroman · Teodoro II.a · Joan IX.a · Benedikto IV.a · Leon V.a · Sergio III.a · Anastasio III.a · Lando · Joan X.a · Leon VI.a · Eztebe VII.a · Joan XI.a · Leon VII.a · Eztebe VIII.a · Marino II.a · Agapeto II.a · Joan XII.a · Leon VIII.a · Benedikto V.a · Joan XIII.a · Benedikto VI.a · Benedikto VII.a · Joan XIV.a · Joan XV.a · Gregorio V.a · Silvestre II.a · Joan XVII.a · Joan XVIII.a · Sergio IV.a · Benedikto VIII.a · Joan XIX.a · Benedikto IX.a · Silvestre III.a · Benedikto IX.a · Gregorio VI.a · Klemente II.a · Benedikto IX.a · Damaso II.a · Leon IX.a · Viktor II.a · Eztebe IX.a · Nikolas II.a · Alexandro II.a · Gregorio VII.a · Viktor III.a · Urbano II.a · Paskoal II.a · Gelasio II.a · Kalisto II.a · Honorio II.a · Inozentzio II.a · Zelestino II.a · Luzio II.a · Eugenio III.a · Anastasio IV.a · Adrian IV.a · Alexandro III.a · Luzio III.a · Urbano III.a · Gregorio VIII.a · Klemente III.a · Zelestino III.a · Inozentzio III.a · Honorio III.a · Gregorio IX.a · Zelestino IV.a · Inozentzio IV.a · Alexandro IV.a · Urbano IV.a · Klemente IV.a · Gregorio X.a · Inozentzio V.a · Adrian V.a · Joan XXI.a · Nikolas III.a · Martin IV.a · Honorio IV.a · Nikolas IV.a · Zelestino V.a · Bonifazio VIII.a · Benedikto XI.a · Klemente V.a · Joan XXII.a · Benedikto XII.a · Klemente VI.a · Inozentzio VI.a · Urbano V.a · Gregorio XI.a · Urbano VI.a · Bonifazio IX.a · Inozentzio VII.a · Gregorio XII.a · Martin V.a · Eugenio IV.a · Nikolas V.a · Kalisto III.a · Pio II.a · Paulo II.a · sisto IV.a · Inozentzio VIII.a · Alexandro VI.a · Pio III.a · Julio II.a · Leon X.a · Adrian VI.a · Klemente VII.a · Paulo III.a · Julio III.a · Martzelo II.a · Paulo IV.a · Pio IV.a · Pio V.a · Gregorio XIII.a · sisto V.a · Urbano VII.a · Gregorio XIV.a · Inozentzio IX.a · Klemente VIII.a · Leon XI.a · Paulo V.a · Gregorio XV.a · Urbano VIII.a · Inozentzio X.a · Alexandro VII.a · Klemente IX.a · Klemente X.a · Inozentzio XI.a · Alexandro VIII.a · Inozentzio XII.a · Klemente XI.a · Inozentzio XIII.a · Benedikto XIII.a · Klemente XII.a · Benedikto XIV.a · Klemente XIII.a · Klemente XIV.a · Pio VI.a · Pio VII.a · Leon XII.a · Pio VIII.a · Gregorio XVI.a · Pio IX.a · Leon XIII.a · Pio X.a · Benedikto XV.a · Pio XI.a · Pio XII.a · Joan XXIII.a · Paulo VI.a · Joan Paulo I.a · Joan Paulo II.a |