Pio VIII.a
Wikipedia(e)tik
Pio VIII.a (latinez Pius PP. VIII), jaiotzako izenez Conte Francesco Saverio Maria Felice Castiglioni Ghisleri (Cingoli, Elizaren Estatuak, gaur egungo Italia, 1761eko azaroaren 20a - Erroma, 1830eko abenduaren 1a) Eliza Katolikoko Aita Santu izan zen 1829ko martxoaren 30etik bere heriotza egunera arte.
[aldatu] Bizitza
Ottavio Castiglioni eta Sanzia Ghisleri kondeen semea izan zen. Osimoko jesuiten ikastetxean teologia ikasi zuen eta Boloniako unibertsitatean zuzenbide zibil eta kanonikoan doktoratu zen.
1875ean izendatu zuten apaiz, eta bikario orokorra izan zen Anagni, Fano eta Ascoli Picenon. Pio VII.ak Montaltoko gotzain izendatu zuen 1800ean. Napoleonen inbasioaren aurrean, Aita Santuari bere estatuak defendatzen jarraitzeko aholkatu zion; hori zela eta, Napoleonengandik ihesi ibili behar izan zuen Italiako hainbat herritan zehar. Napoleon garaitu zutenean Montaltora itzuli zen berriz. 1816an kardinal izendatu zuten, eta Erroman garrantzia handiko postuak bete zituen.
[aldatu] Aita Santu
Leon XII.aa hil ostean Aita Santu aukeratu zuten. Korronte liberal eta arrazionalistak gaitzetsi zituen, misioak indartu zituen eta zuhur jokatu zuen Britainia Handian, Belgikan eta Polonian indarra hartzen ari ziren askatasun zibil eta politikoen aldeko mugimendu katolikoen aurrean.
Aliantza Santuaren defendatzaile zen arren, Prusiako Federiko Gillermo III.arekin gatazkak izan zituen ezkontza mistoen gainean. 1830eko Frantziako iraultzak antiklerikalismoa indartu zuen. Pio VIII.ak, egoera baretu nahian, Orleanseko Luis Feliperen monarkia liberala onartu zuen. Barne politikari dagokionez, Elizaren estatuetan bizi ziren klase apalenen bizi maila hobetzen ahalegindu zen.
1830eko abenduaren 1ean hil zen Erroman, eta bere gorpua Vatikanoko basilikan hilobiratu zuten 1846an.
Eliza katolikoko Aita Santuak | ||
---|---|---|
Petri · Lino · Anakleto · Klemente I.a · Evaristo · Alexandro I.a · Sisto I.a · Telsforo · Higino · Pio I.a · Anizeto · Sotero · Eleuterio · Viktor I.a · Zefirino · Kalisto I.a · Urbano I.a · Pontziano · Antero · Fabian · Kornelio · Luzio I.a · Eztebe I.a · Sisto II.a · Dionisio · Felix I.a · Eutikiano · Kaio · Martzelino · Martzelo I.a · Eusebio · Melkiades · Silvestre I.a · Marko · Julio I.a · Liberio · Damaso I.a · Sirizio · Anastasio I.a · Inozentzio I.a · Zosimo · Bonifazio I.a · Zelestino I.a · Sisto III.a · Leon I.a · Hilario · Sinplizio · Felix III.a · Gelasio · Anastasio II.a · Simako · Hormisdas · Joan I.a · Felix IV.a · Bonifazio II.a · Joan II.a · Agapeto I.a · Silverio · Vigilio · Pelagio I.a · Joan III.a · Benedikto I.a · Pelagio II.a · Gregorio I.a · Sabiniano · Bonifazio III.a · >Bonifazio IV.a · Adeodato I.a · Bonifazio V.a · Honorio I.a · Severino · Joan IV.a · Teodoro I.a · Martin I.a · Eugenio I.a · Vitaliano · Adeodato II.a · Dono · Agaton · Leon II.a · Benedikto II.a · Joan V.a · Konon · Sergio I.a · Joan VI.a · Joan VII.a · Sisinio · Konstantino · Gregorio II.a · Gregorio III.a · Zakarias · Eztebe II.a · Paulo I.a · Eztebe III.a · Adrian I.a · Leon III.a · Eztebe IV.a · Paskoal I.a · Eugenio II.a · Valentin · Gregorio IV.a · Sergio II.a · Leo IV.a · Benedikto III.a · Nikolas I.a · Adrian II.a · Joan VIII.a · Marino I.a · Adrian III.a · Eztebe V.a · Formoso · Bonifazio VI.a · Eztebe VI.a · Erroman · Teodoro II.a · Joan IX.a · Benedikto IV.a · Leon V.a · Sergio III.a · Anastasio III.a · Lando · Joan X.a · Leon VI.a · Eztebe VII.a · Joan XI.a · Leon VII.a · Eztebe VIII.a · Marino II.a · Agapeto II.a · Joan XII.a · Leon VIII.a · Benedikto V.a · Joan XIII.a · Benedikto VI.a · Benedikto VII.a · Joan XIV.a · Joan XV.a · Gregorio V.a · Silvestre II.a · Joan XVII.a · Joan XVIII.a · Sergio IV.a · Benedikto VIII.a · Joan XIX.a · Benedikto IX.a · Silvestre III.a · Benedikto IX.a · Gregorio VI.a · Klemente II.a · Benedikto IX.a · Damaso II.a · Leon IX.a · Viktor II.a · Eztebe IX.a · Nikolas II.a · Alexandro II.a · Gregorio VII.a · Viktor III.a · Urbano II.a · Paskoal II.a · Gelasio II.a · Kalisto II.a · Honorio II.a · Inozentzio II.a · Zelestino II.a · Luzio II.a · Eugenio III.a · Anastasio IV.a · Adrian IV.a · Alexandro III.a · Luzio III.a · Urbano III.a · Gregorio VIII.a · Klemente III.a · Zelestino III.a · Inozentzio III.a · Honorio III.a · Gregorio IX.a · Zelestino IV.a · Inozentzio IV.a · Alexandro IV.a · Urbano IV.a · Klemente IV.a · Gregorio X.a · Inozentzio V.a · Adrian V.a · Joan XXI.a · Nikolas III.a · Martin IV.a · Honorio IV.a · Nikolas IV.a · Zelestino V.a · Bonifazio VIII.a · Benedikto XI.a · Klemente V.a · Joan XXII.a · Benedikto XII.a · Klemente VI.a · Inozentzio VI.a · Urbano V.a · Gregorio XI.a · Urbano VI.a · Bonifazio IX.a · Inozentzio VII.a · Gregorio XII.a · Martin V.a · Eugenio IV.a · Nikolas V.a · Kalisto III.a · Pio II.a · Paulo II.a · sisto IV.a · Inozentzio VIII.a · Alexandro VI.a · Pio III.a · Julio II.a · Leon X.a · Adrian VI.a · Klemente VII.a · Paulo III.a · Julio III.a · Martzelo II.a · Paulo IV.a · Pio IV.a · Pio V.a · Gregorio XIII.a · sisto V.a · Urbano VII.a · Gregorio XIV.a · Inozentzio IX.a · Klemente VIII.a · Leon XI.a · Paulo V.a · Gregorio XV.a · Urbano VIII.a · Inozentzio X.a · Alexandro VII.a · Klemente IX.a · Klemente X.a · Inozentzio XI.a · Alexandro VIII.a · Inozentzio XII.a · Klemente XI.a · Inozentzio XIII.a · Benedikto XIII.a · Klemente XII.a · Benedikto XIV.a · Klemente XIII.a · Klemente XIV.a · Pio VI.a · Pio VII.a · Leon XII.a · Pio VIII.a · Gregorio XVI.a · Pio IX.a · Leon XIII.a · Pio X.a · Benedikto XV.a · Pio XI.a · Pio XII.a · Joan XXIII.a · Paulo VI.a · Joan Paulo I.a · Joan Paulo II.a |