Afrikaans
Wikipedia(e)tik
Afrikaansa Afrikaans |
||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Hego Afrika eta Namibia | |
Eskualdea: | Hegoaldeko Afrika | |
Guztira hiztunak: | 16 milioitik gora | |
Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Germaniarra Mendebaldeko germaniarra Behe frankoniarra Afrikaansa |
|
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofiziala: | Hego Afrika | |
Araugilea: | Die Taalkommissie (Hego Afrikako Zientzia eta Arte Akademiaren Hizkuntza Batzordea) | |
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | af | |
ISO 639-2: | afr | |
ISO/FDIS 639-3: | afr | |
|
||
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Afrikaansa germaniar hizkuntza bat da, neerlandera jatorritzat duen hizkuntza hain zuzen, Hegoafrika eta Namibian hitz egiten da gehien bat. Hizkuntza hau, kolono herbeheretarrek lurmuturreko kolonian hitz egiten zuten hizkuntzaren eboluzio bat da, eta denboraren poderioz, bere berezitasunak hartzen joan da, literatura propioa sortuz XX. mendean.
Botswana, Lesotho, Swazilandia, Zimbawe eta Zambian ere hitz egiten da, Erresuma Batuan 300.000 hiztun inguru daude.
Geografiari dagokionez afrikanera Hego Afrikako mendebaldeko herenean gehien erabiltzen den hizkuntza da (Ipar Lurmutur probintzian populazioaren %69aren lehenengo hizkuntza da, Mendebaldeko Lurmuturrekoan %58arena). Mugaz beste aldera, Namibiako hegoaldeko Hardap eta Karas probintzietan ere gauza bera gertatzen da, %44a eta %40a hurrenez hurren.
Afrikaans izena, Afrikar bezala euskaratu daiteke, eta hizkuntza hori hitz egiten duen komunitatea afrikanerra da.
Eduki-taula |
[aldatu] Dialektoak
Afrikaansaren barnean, ondoko dialekto hauek bereizten dira:
- Lurmuturraren mendebaldeko afrikaansa
- Lurmuturraren ekialdeko afrikaansa
- Orange ibaiko afrikaansa
[aldatu] Ortografia
Idatzizko afrikaansak, neerlanderarenarekin alderatuz, eredu fonetikoagoa eta sinpleagoa erakusten du, afrikaansez hainbat kontsonante kenduz. Beste ezaugarri esanguratsu bat ondoko hau da: artikulu zehaztugabea " 'n " da afrikaansez eta neerlanderaz, aldiz, "een". Beste ezaugarri bat 'z' beharrean 's' erabiltzea da. Neerlanderazko 'ij', 'y' bezala idazten da.
AFRIKAANSA | NEERLANDERA | ALEMANIERA | INGELESA | EUSKARA |
aksie | actie | Aktion | action | ekintza |
baba | baby | Baby | baby | jaioberri |
bed | bed | Bett | bed | ohe |
boek | boek | Buch | book | liburu |
broer | broer | Bruder | brother | anaia |
dogter | dochter | Tochter | daughter | alaba |
eet | eten | essen | eat | jan |
en | en | und | and | eta |
kat | kat | Katze | cat | katu |
lughawe | luchthaven | Flughafen | airport | aireportu |
maak | maken | machen | make | egin |
my | mijn | mein | my | nire |
oop | open | offen | open | ireki |
skool | school | Schule | school | eskola |
vyf | vijf | fünf | five | bost |
vir | voor | für | for | -(ren)gatik |
wat | wat | was | what | zer |
[aldatu] Esaldi batzuk
- Hallo! Hoe gaan dit? [ɦaləu ɦu xaˑn dət] Kaixo! Zer moduz?
- Baie goed, dankie. [bajə xuˑt danki] Oso ondo, eskerrik asko.
- Praat jy Afrikaans? [prɑˑt jəi afrikɑˑns] Afrikaansez badakizu?
- Praat jy Engels? [prɑˑt jəi ɛŋəls] Ingelesez badakizu?
- Ja. [jɑˑ] Bai.
- Nee. [neˑə] Ez.
- 'n Bietjie. [ə biki] Pixka bat.
- Wat is jou naam? [vat əs jəu nɑˑm] Nola duzu izena?
- Die kinders praat Afrikaans [di kənərs prɑˑt afrikɑˑns] Umeek afrikaansez badakite.
[aldatu] Kanpo loturak
Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |