Wikipedia:Urteurrenak/Urtarrila
Wikipedia(e)tik
Urtarrila 1
- 1788 - Ingalaterran The Times egunkariko lehen alea argitaratu zen.
- 1899 - Espainiak Estatu Batuei eman zien Kubako lurraldea.
- 1960 - Benin eta Kamerun Frantziatik independizatu ziren.
- 1995 - Austria, Finlandia eta Suedia Europar Batasunan sartu ziren.
- 2002 - Euroa (irudian) ezarri zen Europar Batasuneko 12 estatuko diru ofizialtzat.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 2
- 533 - Joan II.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1762 - Ingalaterrak Espainiari gerratea deklaratu zion.
- 1886 - Frantziak Madagaskarren bere protektoratua ezarri zuen.
- 1922 - Gaur egun Ukraina den Krimea (irudian) penintsula independizatu zen.
- 1959 - Kubako Iraultza: Fidel Castrok agintea hartu zuen.
- 1997 - Miguel Indurain txirrindulariak txirrindularitza utzi zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 3
- 1321 - Iraurgi izeneko lekuan Azkoitia sortu zen, Alfontso XI.a agintean zela.
- 1895 - Michel Elizanburu idazlea hil zen, Hazparnen.
- 1958 - Edmund Hillary Hego Polora iritsi zen.
- 1962 - Joan XXIII. Aita Santuak, Fidel Castro deskomekatu zuen.
- 1969 - Michael Schumacher (irudian) 1 Formulako gidaria jaio zen Alemanian.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 4
- 1643 - Isaac Newton (irudian) matematikari eta fisiko britainiarra jaio zen.
- 1833 - Fernando VII.a Espainiako erregeak Lege Salikoa atzera bota zuen; Lehen Gerra Karlistaren hasiera.
- 1907 - Jesus Ramon Elosegi Irazusta idazlea jaio zen, Tolosan.
- 1918 - Errusiak Finlandiaren independentzia onartu zuen.
- 1960 - Aldaketa Libreko Europako Komunitatearen (EFTA) sorrera.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 5
- 1841 - Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak zituzten foruak ezeztu zituzten.
- 1917 - Islandiak autonomia murriztu bat lortu zuen Danimarka barruan.
- 1938 - Joan Karlos I.a Espainiako Erregea jaio zen.
- 1950 - Britainia Handiak Txinarekin zituen harremanak eten zituen.
- 1959 - Estatu Batuak: Alaska (irudian) 49. estatua bihurtu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 6
- 1838 - Samuel Morse eta Alfred Vail laguntzaileak telegrafo elektrikoa (irudian) arrakastaz erabili zuten lehen aldiz.
- 1878 - Asociación Euskara de Navarra lehen aldiz batzartu zen, euskara, euskal literatura eta historia zaintzeko eta hedatzeko asmoarekin.
- 1915 - Tamesis ibaian uholde larriak gertatu ziren Londresen.
- 1918 - Alemaniak Finlandiaren independentzia onartu zuen.
- 1927 - Estatu Batuek Nikaragua indarrez hartu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 7
- 1556 - Pio V.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1792 - Juan Etxamendi Bordel bertsolaria jaio zen, Luzaiden (Nafarroa).
- 1927 - Telefono bitartezko lehen nazioarteko elkarrizketa egin zen, New York eta London bitartean.
- 1980 - India: Indira Gandhiren alderdi politikoak hauteskundeak irabazi zituen.
- 1990 - Italia: Pisako dorrea (irudian) itxi zen, segurtasun falta zela eta.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 8
- 1198 - Lotario de Conti Aita Santu izendatu zuten, Inozentzio III.a izenez.
- 1875 - Manuel Iradier gasteiztarrak Afrikako bidaia hasi zuen.
- 1888 - Julene Azpeitia jaio zen, Zumaian, idazlea eta ikastolen bultzatzailea.
- 1935 - Elvis Presley musikari estatubatuarra jaio zen.
- 1959 - Fidel Castro kubatarrak Santiago de Cuba bereganatu zuen, eta Kubako Iraultza gauzatu (irudian).
- 1982 - Andorran lehen aldiz presidente bat aukeratu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 9
- 1823 - Julian Gaiarre tenore nafarra jaio zen (h. 1890).
- 1863 - Londresko metroaren linea bat (irudian) zabaldu zen, munduko lehena.
- 1939 - Italiak Libia bere lurraldearen parte bilakatu zuen.
- 1908 - Simone de Beauvoir idazle, filosofo eta feminista frantziarra jaio zen (h. 1986).
- 1998 - ETAk Zarauzko PPko zinegotzi zen Jose Ignacio Iruretagoiena hil zuen bere autoan ipinitako lapa-lehergailu batekin.
- 2007 - Roberto Laiseka euskal txirrindulariak bizikleta uzten zuela iragarri zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 10
- K. a. 49 - Julio Zesarrek Rubicon ibaia gurutzatu zuen, gerra zibila piztuz.
- 1886 - Jose Gontzalo Zulaika, Aita Donostia musikari ospetsua, jaio zen Donostian (h. 1956).
- 1920 - Nazioen Ligak Versaillesko Ituna baieztu zuen.
- 1924 - Eduardo Txillida eskultore donostiarra jaio zen (h. 2002).
- 1927 - Fritz Lang austriarraren Metropolis filma kaleratu zen, garaiko film mutu garestiena.
- 1946 - Nazio Batuen Erakundearen lehen Batzar Nagusia (irudian) izan zen Londresen, 51 estatu kideen ordezkariekin.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 11
- 811 - Euskaldunek Karlomagnoren (irudian) armada azpiratu zuten Altabizkar mendietan.
- 1894 - Emilio Arrieta musikari ospetsua hil zen.
- 1913 - Tibetek independentzia lortu zuen.
- 1922 - Lehen aldiz intsulina eman zitzaion diabetea zuen gizaki bati, Toronton.
- 1946 - Albaniako Errepublika sortu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 12
- 1790 - Pirinio Atlantikoetako departamentu sortu zuten, Ipar Euskal Herria (irudian) eta Biarno batuz.
- 1976 - Agatha Christie idazle britainiarra hil zen (j. 1890).
- 1988 - Pierres Larzabal hil zen Donibane Lohitzunen.
- 1992 - Aljeriako hauteskunde prozesua bertan behera utzi zuten, FISeko islamistek irabazi zutelako.
- 1993 - Joxemi Zumalabe, Euskaldunon Egunkaria-ren bultzatzaileetako bat, hil zen (j. 1950).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 13
- 1558 - Ingalaterran Isabel I.a koroatu zuten.
- 1785 - Xabier Munibe Peñafloridako kondea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sortzailea, hil zen (j. 1723).
- 1915 - Lurrikara batek Italiako Avezzano hiria suntsitu zuen eta 30.000 hildako eragin zituen.
- 1941 - Pasqual Maragall (irudian) politikari katalana jaio zen.
- 2000 - Joan Paulo II.ak Donostiako gotzain-ohiaren, Jose Maria Setien, ukapena onartu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 14
- 1887 - Argentinako Aconcagua mendia (irudian) igo zuten lehenengoz.
- 1920 - Txomin Agirre idazle eta elizgizon ezaguna hil zen (j 1864).
- 1968 - Soyuz 4 espaziontzia jaurti zen.
- 1990 - Simpsondarren lehen atala eskeini zen telebistan.
- 2004 - Georgiako bandera, Bost Gurutzeko bandera izenekoa, ofizialki berrezarri zen 500 urteko etenaldiaren ostean.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 15
- 1759 - Britainiar museoa inauguratu zuten Londresen.
- 1911 - Euskal Herriaren alde aldizkaria sortu zen, sortzaile eta arduradun nagusia Gregorio Mujika zena.
- 1929 - Martin Luther King politikari estatubatuarra jaio zen (h. 1968).
- 1958 - Pottokiak (irudian) lehen aldiz argitaratu ziren, Belgikako Spirou aldizkarian.
- 1969 - Sobietar Batasunak Soyuz 5 espaziontzia jaurti zuen.
- 2001 - Wikipedia proiektuak interneten zabaltzeari ekin zion.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 16
- 1791 - Jandarmeria sortu zen Frantzian.
- 1795 - Frantziak Herbehereak indarrez hartu zituen.
- 1826 - Juan Crisostomo Arriaga konposatzaile bilbotarra hil zen (j. 1806).
- 1991 - George W. Bushek Golkoko Gerra hasteko agindua eman zuen.
- 2003 - Columbia espazio anezka (irudian) atmosferatik irtetera zihoala, objektu batek talka egin zion, 13 egun geroago lurreratzean ontziaren suntsitzea eragin zuena.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 17
- 1819 - Simon Bolibarrek (irudian) Kolonbiako errepublika aldarrikatu zuen.
- 1945 - Sobietarrek Varsovia nazien eskuetatik indarrez hartu zuten.
- 1961 - Patrice Lumumba Kongoko Errepublika Demokratikoko lehen ministroa hil zuten (j. 1925).
- 1995 - Japonia: 7,2º Richter eskalako lurrikara batek, 5.500 hildako utzi zituen.
- 2002 - Camilo Jose Cela idazle espainiar eta 1989ko Literaturako Nobel Sariduna hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 18
- 1535 - Francisco Pizarro espainiarrak Lima hiria sortu zuen Perun.
- 1778 - James Cook britainiarrak Hawaii uharteak (irudian) aurkitu zituen, Sandwich Uharteak izena emanez.
- 1896 - X-izpi makina erakutsi zen jendaurrean lehen aldiz.
- 1943 - Alemaniako armadak Londres airez bonbardatu zuen.
- 1977 - Ikurrina legeztatu zuten Hego Euskal Herrian diktaduraren ondoren.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 19
- 1798 - Auguste Comte filosofo frantziarra jaio zen (h. 1857).
- 1829 - Johann Wolfgang von Goetheren Fausto estreinatu zen.
- 1924 - Euskal Unibertsitatea ukatu zuen Espainiako Erregeak.
- 1945 - Juan Ezenarro Mendia idazlea hil zen, Irunen.
- 1997 - 30 urteren ostean, Yasser Arafat Hebronera itzuli zen, eta Israelek kontrolatutako Gazako azken hiriaren askatzea ospatu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 20
- 1929 - Leon Trotski iraultzailea SESBtik Turkiara erbesteratu zuten.
- 1960 - Nafarroako Unibertsitatea (irudian) sortu zen, Opus Deik bultzatua.
- 1996 - Yasser Arafat Palestinako Aginte Nazionalaren presidente aukeratu zuten.
- 2001 - George Walker Bushek bigarren aldiz hartu zuen AEBetako presidente kargua.
- 2006 - Patxi Altuna euskaltzaina hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 21
- 1807 - Hilarion Eslaba musikagilea jaio zen Burlatan (h. 1898)
- 1895 - Cristobal Balentziaga jostuna jaio zen Getarian (h. 1972).
- 1921 - Alaves futbol taldea sortu zuten Gasteizen.
- 1924 – Lenin iraultzaile errusiarra hil zen (j. 1870).
- 1976 - Concorde hegazkinak (irudian) bere lehenengo hegaldia burutu zuen.
- 1988 - Bilbao eta Vizcaya banketxeak batu ziren, BBV sortuz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 22
- 1788 - George London Lord Byron poeta ingelesa jaio zen.
- 1948 - Jose Eizagirre Aiestaran euskal idazle eta politikaria hil zen, Donibane Lohizunen, 67 urte zituela.
- 1980 - Martuteneko espetxetik hiru etakidek ihes egin zuten.
- 1970 - Boeing 747 hegazkinaren lehenengo hegaldia egin zen.
- 2006 - Bolivia: Evo Morales (irudian), herrialdeko eta Amerika osoko lehen presidente indigena bihurtu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 23
- 1896 - Wilhelm Rontgen-ek (irudian) X izpiak aurkitu zituen.
- 1932 - Jesusen Konpainia desegin zen.
- 1954 - Ernest Hemingway idazle estatubatuarra, bi egun jarraietan gertatu ziren bi aire-istripuetatik onik irten zen.
- 1989 - Salvador Dali margolari espainiarra hil zen.
- 1995 - ETAk Gregorio Ordoñez tiroz hil zuen, Donostiako alkatetzarako PPren hautagaia zena.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 24
- 41 - Kaligula, erromatar enperadorea, Guardia Pretoriarreko bere borrero gogokoenak hil zuen.
- 1924 - Errusiako Petrogradek Leningrad izena hartu zuen.
- 1935 - Richmond (Virginia) hirian, garagardoa (irudian) latontzi baten barruan saltzen duten lehen aldia.
- 1977 - Madrilgo Atocha kalean 5 abokatu laboralista hil zituzten eskuin muturreko kideek.
- 1985 - Dalmacio Langarika txirrindularia hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 25
- 1554 - Sao Paulo hiria sortu zen Brasilen.
- 1882 - Virginia Woolf idazle britainiarra (irudian) jaio zen.
- 1979 - Joan Paulo II. Aita Santuaren lehenengo bidaia burutu zen, Mexikora.
- 1942 - Tailandiak Erresuma Batua eta Estatu Batuei gerratea deklaratu zien.
- 2002 - Clifford Baxter AEBetako Enron konpainiako presidente ohia hilda aurkitu zuten bere autoan.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 26
- 1827 - Peru errepublika bihurtu zen.
- 1865 - Sabino Arana euskal abertzaletasunaren "aita" (irudian) jaio zen (h 1903).
- 1905 - Inoiz aurkitu den diamanterik handiena topatu zuten, Hego Afrikako Cullinan herriko meategian. Cullinan diamanteak 3.105,75 kilate zituen gordinean.
- 2001 - India: 7,9º Richter eskalako lurrikara batek, 20.000 pertsona hil zituen.
- 1883 - Juan Zaragueta filosofoa jaio zen, Orion.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 27
- 1756 - Wolfgang Amadeus Mozart (irudian) musikaria jaio zen (h. 1791).
- 1806 - Juan Crisostomo Arriaga konposagile bilbotarra jaio zen (h 1826).
- 1888 - National Geographic Society sortu zen ezagutza geografikoak zabaltzeko.
- 1901 - Giuseppe Verdi musikari Italiarra hil zen (j. 1813).
- 1945 - Sobietar armada Auschwitz konzentrazio esparrura iritsi zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 28
- 1982 - Manuel Robles-Arangiz hil zen, Beskoitzen, 1933az geroztik ELA sindikatuko presidente zena.
- 1983 - Norbert Tauer idazle txekiarra hil zen. Euskaraz ikasi eta idatzi zuen, eta sariak ere irabazi zituen.
- 1887 - Eiffel Dorrearen (irudian) eraikuntza hasi zen.
- 1935 - Islandia, abortua legeztatu zuen aurreneko herrialdea.
- 1986 - Challenger espazio anezkaren istripua izan zen, eta zazpi ontzikoak hil.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 29
- 1843 - William McKinley Estatu Batuetako 25. presidentea jaio zen.
- 1859 - Jean Hiriart-Urruti kazetari eta euskaltzalea jaio zen, Hazparnen.
- 1884 - Jose Manterola hil zen, Donostian. euskaltzale eta idazlea izan zen, baina musikan ere lan garrantzitsua egin zuen.
- 1886 - Karl Benzek gasolinaz zebilen lehen autoa (irudian) patentatu zuen.
- 1950 - Johannesburgon (Hego Afrika) apartheid-aren aurka lehenengo mugimenduak hasi ziren.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 30
- 1882 - Roosevelt Estatu Batuetako presidentea jaio zen.
- 1937 - Boris Spaski errusiarra jaio zen, munduko xake txapelduna.
- 1945 - Sobietar urpekontzi batek Wilhelm Gustloff itsasontzia urperatu eta 9.000 hildako baino gehiago eragin zituen, gehienak emakumeak, umeak eta zaurituak.
- 1948 - Mahatma Gandhi (irudian) bakezale eta Indiako independentziaren burua muturreko hinduista batek hil zuen (j. 1869).
- 1972 - Igande Odoltsua izan zen Ipar Irlandako Derryn herrian, non poliziak agerraldi baketsu baten aurka tirokatu zuen, eta 13 hildako eta 14 zauritu eragin.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urtarrila 31
- 1797 - Franz Schubert musikari austriarra jaio zen (h. 1828).
- 1876 - Estatu Batuetako gobernuak jatorrizko biztanleak erreserbetara mugitzeko agindu zuen.
- 1917 - Lehen Mundu Gerran Alemaniak bere urpekontzi guztiak borrokan hasiko zirela iragarri zuen.
- 1929 - Sobietar Gobernuak Leon Trotski (irudian) erbesteratu zuen.
- 1929 - Evaristo Bustintza Kirikiño idazlea hil zen, Mañarian (j. 1866)
ikusi - eztabaida - aldatu - historia