Alderdi Popularra
Wikipedia(e)tik
Siglak: | PP |
---|---|
Historia: | 1976 (AP)
1989 (PP) |
Burua: | Mariano Rajoy |
Ideologia: | Kontserbadorea, kristau demokrazia eta liberala |
Europan: | Europako Alderdi Popularra |
Eremua: | Espainia |
Egoitza zentrala: | Génova, 13. 28004 Madril |
Ekintzaileak: | 707.000 |
Koloreak: | Urdina eta laranja |
Egoera: | Aktiboa |
Webgunea: | www.pp.es |
Alderdi Popularra, Alderdi Herrikoia edo Partidu Popularra euskaraz; (gaztelaniaz, Partido Popular). Espainiako alderdi politiko bat da. Manuel Fraga Iribarnek 1976. urtean eratu zuen, Alianza Popular izenpean.
Alderdiko burua Mariano Rajoy da eta alderdiaren idazkari nagusia Angel Acebes.
Alderdi Popularraren ideologia eskuintarra da eta balore sozialetan kontserbadorea.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1996tik 2004ra Espainiako Gobernuaz arduratu zen, Jose Maria Aznar presidente bezala. 2004ko hauteskundeen geroztik, Espainiako Kongresuan 146 eserleku ditu PPk, oposizioko lehenengo indarra izanik.
[aldatu] Alderdi Popularra EAEn
Artikulu nagusia: Euskadiko Alderdi Popularra
Euskal Autonomia Erkidegoan hirugarren indar politikoa da botoen kopuruarekiko, Eusko Legebiltzarrean 15 eserleku betez.
[aldatu] Alderdi Popularra Nafarroan
Artikulu nagusia: Nafar Herriaren Batasuna
Nafarroan Alderdi Popularra UPNren bidez aurkezten da, 1990eko hamarkadan bi alderdiek lankidetza hitzarmena sinatu ostean.