Joan XXIII.a
Wikipedia(e)tik
Joan XXIII.a dohatsua (latinez Ioannes PP. XXIII), jaiotzez Angelo Giuseppe Roncalli (Sotto il Monte, Lombardia, Italia, 1881eko azaroaren 25a - Vatikano Hiria, 1963ko ekainaren 3a) Eliza Katolikoko Aita Santua izan zen 1958ko urriaren 28tik bere heriotza eguneraino.
Eduki-taula |
[aldatu] Lehen urteak
1881eko azaroaren 25ean jaio zen Bergamo probintziako Sotto il Monte herrixkan. Hamalau seme-alabetatik laugarrena zen (semeen artean lehenengoa). Bere gurasoak, Giovanni Battista Roncalli eta Mariana Mazzola, nekazari behartsuak ziren, errentan hartutako baserri baten bizi eta bertan lan egiten zutenak. Familia apal honen buru bere aitaren osaba zen, Zaverio, Angeloren aitabitxia.
1892an elizbarrutiko seminarioan sartu zen, herriko parrokoaren eta baserri jabearen dirulaguntzei esker. Garai horretan hasita, eguneroko bat idatzi zuen, bere gogoeta espiritualak jasoz.
1901ean Erromara bidali zuten hango seminario nagusian ikasketak jarrai zitzan. Teologia ikasketak amaitu eta 1904ean apaiztu zen.
[aldatu] Apaizgoa eta apostolu jarduera
1905an Bergamako gotzain Giacomo Radini Tedeschiren idazkari izendatu zuten, eta baita Bergamako seminarioan historia eta patrologia irakasle ere. Lan honetan aritu zen 1914an Tedischi hil zen arte.
Lehen Mundu Gerran mediku eta militarren kaperau izendatu zuten. Benedikto XV.ak 1921ean Misioen erakunde goreneko batzarrean Italiako ordezkari izendatu zuen.
1925ean Aeropoliko gotzain izendatu zuten. Obedientia et Pax zen bere goiburua. Pio XI.ak Bulgariako ikuskatzaile apostoliko izendatu zuen. Bertan katoliko eta ortodoxoen arteko harremanak hobetzen saiatu zen. 1934an Turkiako nuntziaturan hasi zen lanean, Estanbulen. Bigarren Mundu Gerran juduak salbatzeko lan egin zuen.
1944an Pio XII.ak Parisko nuntzio izendatu zuen. Bertan erregimen naziarekin kolaboratu zuten apaizen arazoa konpondu behar izan zuen. 1953an Veneziako patriarka izendatu zuten.
[aldatu] Aitasantutza
1958an, 77 urte zituela, Aita Santu aukeratu zuten. Inork gutxik espero zuen Roncalli aita santu izatera iritsiko zenik, adinez oso aurreratua zegoelako gehienbat. Pio XII.aren aitasantutza luzearen ondoren (1939-1958) kardinalek adineko Aita Santu bat nahi izan zuten, trantsizio lasai bat egiteko. Ez zuten uste Roncalliren karisma, gertutasun eta eskuzabaltasunak aparteko arrakastarik lortuko zuenik.
Joan XXIII.ak bestelako aitasantutza eredu bat ezarri zuen: Vatikanoko goi agintariei soldatak murriztu zizkien langile apalenei dirusarrera duinagoak bermatzeko. Erromako parrokia guztiak banan-banan bisitatu zituen eta Eguberrietan ospitaletako haurrak eta espetxeetako presoak ere bisitatu zituen.
1959ko urtarrilaren 25ean Vatikanoko II. Kontzilioa deitu zuen eta kode kanonikoa eraberritzeko nahia azaldu zuen. 1960an Eliza Anglikanoko burua hartu zuen Vatikanoan, lau mendetako harremanik ezari amaiera emanez. 37 kardinal izendatu zituen, tartean, lehen aldiz, mexikar bat, tanzaniar bat, japoniar bat eta filipinar bat.
Zortzi entziklika idatzi zituen. Guztien artean miresmen eta eskerron gehien jaso zituztenak Mater et Magistra eta Pacem in Terris izan ziren. Hauetan gizakiak Jainkoaren antz eta irudiko izateagatik dituen berezko duintasun eta eskubideak azpimarratu zituen.
1962ko urriaren 11n Vatikanoko II. Kontzilioa hasi zen, Elizaren irudia eraberritzeko asmoz; liturgia berria (laikoengandik gertuago), ekumenismoa eta munduarengana gerturatzeko jarrera izan ziren bere ardatz garrantzitsuenak.
Joan XXIII.aren arabera, Kontzilioaren helburua ez da okerreko doktrinak gaitzestea edo dogma berriak ezartzea, Ebanjelioa egungo munduan egoki aldarrikatzeko eliza eraberritzea baizik (aggiornamento). Kristau elizen arteko batasuna bilatu eta munduarekin lan egin, elkarrizketa bultzatu, "batzen gaituzten gauzetan arreta jarri, bereizten gaituztenetan jarri beharrean".
Kontzilioan begirale izan ziren beste kristau elizetako ordezkariak (ortodoxo, luterano, anglikano, etab.), baita beste erlijioetako ordezkariak ere (musulmanak eta Amerikako indiarrak ere bai tartean).
[aldatu] Heriotza eta Beatifikazioa
1963ko maiatzaren 23an Vatikanoak esan zuen Aita Santuak urdaileko minbizia zuela. Urte bereko ekainaren 3an hil zen. Munduko hainbat buruzagi (erlijioso, politiko, ekonomiko...) eta hainbat herritar xumek Joan XXIII.a Aita Santu ona edo historiako Aita Santurik maitatuena bezala gogoratu dute.
Bere ondorengo Paulo VI.ak beatifikazio prozesua ireki zuen Kontzilioa amaitu zenean. Joan Paulo II.ak beatifikatu zuen 200ko irailaren 3an, eta bere jaieguna urriaren 11n ezarri zuen (Kontzilioaren hasiera eguna).
Bere gorpua Vatikanoko San Petri basilikan dago. Katolikoez gain, protestante eta anglikano askok ere ohoratzen dute, Elizaren erreformatzaile gisa.
Eliza katolikoko Aita Santuak | ||
---|---|---|
Petri · Lino · Anakleto · Klemente I.a · Evaristo · Alexandro I.a · Sisto I.a · Telsforo · Higino · Pio I.a · Anizeto · Sotero · Eleuterio · Viktor I.a · Zefirino · Kalisto I.a · Urbano I.a · Pontziano · Antero · Fabian · Kornelio · Luzio I.a · Eztebe I.a · Sisto II.a · Dionisio · Felix I.a · Eutikiano · Kaio · Martzelino · Martzelo I.a · Eusebio · Melkiades · Silvestre I.a · Marko · Julio I.a · Liberio · Damaso I.a · Sirizio · Anastasio I.a · Inozentzio I.a · Zosimo · Bonifazio I.a · Zelestino I.a · Sisto III.a · Leon I.a · Hilario · Sinplizio · Felix III.a · Gelasio · Anastasio II.a · Simako · Hormisdas · Joan I.a · Felix IV.a · Bonifazio II.a · Joan II.a · Agapeto I.a · Silverio · Vigilio · Pelagio I.a · Joan III.a · Benedikto I.a · Pelagio II.a · Gregorio I.a · Sabiniano · Bonifazio III.a · >Bonifazio IV.a · Adeodato I.a · Bonifazio V.a · Honorio I.a · Severino · Joan IV.a · Teodoro I.a · Martin I.a · Eugenio I.a · Vitaliano · Adeodato II.a · Dono · Agaton · Leon II.a · Benedikto II.a · Joan V.a · Konon · Sergio I.a · Joan VI.a · Joan VII.a · Sisinio · Konstantino · Gregorio II.a · Gregorio III.a · Zakarias · Eztebe II.a · Paulo I.a · Eztebe III.a · Adrian I.a · Leon III.a · Eztebe IV.a · Paskoal I.a · Eugenio II.a · Valentin · Gregorio IV.a · Sergio II.a · Leo IV.a · Benedikto III.a · Nikolas I.a · Adrian II.a · Joan VIII.a · Marino I.a · Adrian III.a · Eztebe V.a · Formoso · Bonifazio VI.a · Eztebe VI.a · Erroman · Teodoro II.a · Joan IX.a · Benedikto IV.a · Leon V.a · Sergio III.a · Anastasio III.a · Lando · Joan X.a · Leon VI.a · Eztebe VII.a · Joan XI.a · Leon VII.a · Eztebe VIII.a · Marino II.a · Agapeto II.a · Joan XII.a · Leon VIII.a · Benedikto V.a · Joan XIII.a · Benedikto VI.a · Benedikto VII.a · Joan XIV.a · Joan XV.a · Gregorio V.a · Silvestre II.a · Joan XVII.a · Joan XVIII.a · Sergio IV.a · Benedikto VIII.a · Joan XIX.a · Benedikto IX.a · Silvestre III.a · Benedikto IX.a · Gregorio VI.a · Klemente II.a · Benedikto IX.a · Damaso II.a · Leon IX.a · Viktor II.a · Eztebe IX.a · Nikolas II.a · Alexandro II.a · Gregorio VII.a · Viktor III.a · Urbano II.a · Paskoal II.a · Gelasio II.a · Kalisto II.a · Honorio II.a · Inozentzio II.a · Zelestino II.a · Luzio II.a · Eugenio III.a · Anastasio IV.a · Adrian IV.a · Alexandro III.a · Luzio III.a · Urbano III.a · Gregorio VIII.a · Klemente III.a · Zelestino III.a · Inozentzio III.a · Honorio III.a · Gregorio IX.a · Zelestino IV.a · Inozentzio IV.a · Alexandro IV.a · Urbano IV.a · Klemente IV.a · Gregorio X.a · Inozentzio V.a · Adrian V.a · Joan XXI.a · Nikolas III.a · Martin IV.a · Honorio IV.a · Nikolas IV.a · Zelestino V.a · Bonifazio VIII.a · Benedikto XI.a · Klemente V.a · Joan XXII.a · Benedikto XII.a · Klemente VI.a · Inozentzio VI.a · Urbano V.a · Gregorio XI.a · Urbano VI.a · Bonifazio IX.a · Inozentzio VII.a · Gregorio XII.a · Martin V.a · Eugenio IV.a · Nikolas V.a · Kalisto III.a · Pio II.a · Paulo II.a · sisto IV.a · Inozentzio VIII.a · Alexandro VI.a · Pio III.a · Julio II.a · Leon X.a · Adrian VI.a · Klemente VII.a · Paulo III.a · Julio III.a · Martzelo II.a · Paulo IV.a · Pio IV.a · Pio V.a · Gregorio XIII.a · sisto V.a · Urbano VII.a · Gregorio XIV.a · Inozentzio IX.a · Klemente VIII.a · Leon XI.a · Paulo V.a · Gregorio XV.a · Urbano VIII.a · Inozentzio X.a · Alexandro VII.a · Klemente IX.a · Klemente X.a · Inozentzio XI.a · Alexandro VIII.a · Inozentzio XII.a · Klemente XI.a · Inozentzio XIII.a · Benedikto XIII.a · Klemente XII.a · Benedikto XIV.a · Klemente XIII.a · Klemente XIV.a · Pio VI.a · Pio VII.a · Leon XII.a · Pio VIII.a · Gregorio XVI.a · Pio IX.a · Leon XIII.a · Pio X.a · Benedikto XV.a · Pio XI.a · Pio XII.a · Joan XXIII.a · Paulo VI.a · Joan Paulo I.a · Joan Paulo II.a |