Karl Benz
Wikipedia(e)tik
Karl Friedrich Benz (Karlsruhe, Alemania, 1844ko azaroaren 25a - Ladenburg, 1929ko apirilaren 4a) ingeniari alemaniarra.
Autoaren asmatzaileetariko batetaz jotzen da.
[aldatu] Biografia
1883an motor industrialak eraikitzen hasi zen Manheimen. Hauetako bat triziklo batean jarri eta hirian zehar ibili zen 1885ean.
1886eko urtarrilaren 29an, Karl Benzek 37.435 zenbakidun patentea eskatzen dio gobernu alemaniarrari hiru gurpiletako ibilgailu bat sortzeko, historiako lehena izango dena. Motorwagen deitua, Municheko Alemaniar Museoan dago ikusgai. 1899m produkzioa 572 ibilgailuetako zen eta urte honetan agertu zen lehen lasterketarako autoa.
1910ean Gaggenauko Süddeutsche Automobil-Fabrik erosi zuen. 1924n, Benz eta Daimlerrek 1926ean amaituko den batasun prozesua hasi zuten, Daimler-Benz enpresa sortuz.