Julian Gaiarre
Wikipedia(e)tik
Julian Gaiarre (Erronkari, 1844ko urtarrilaren 9a - Madril, 1890eko urtarrilaren 2a) tenor nafarra izan zen.
[aldatu] Bizitza
Txikitan, artzain ibili zen jaiolekuan. Aurrerago, forjari eta errementari ibili zen Irunberri eta Iruñean.
Nafarroako hiriburuan "Orfeón Pamplonés" abesbatzan tenor moduan kantatzen hasi zen. Hilarion Eslava irakaslearen eskutik Madrilen amaitu zuen, baina Iruñera lasiter itzuli behar izan zuen, Espainiako hiriburuan jasotako harrera hotzagatik. Ordutik aurrera ordea, arrakasta ezagutu zuen: Milan, Bologna, Erroma, San Petersburgo, Mosku, Viena, Londres, Buenos Aires, Madril, Sevilla, Bartzelona, Napoli, Paris, Austria, Alemania,...
1876ko urtarrilaren 2an arrakasta erabatekoa lortu zuen La Scala antzokian (Milan), "La favorita" abestuz. Horrekin, munduko tenorrik ospetsuenetakoa bihurtu zen.
1902an Iruñean Gayarre Antzokia inauguratu zuten abeslariaren omenez.
Egungo hizkuntzalarientzat, Gaiarrek bere familiari bidalitako gutunak Erronkariko euskara zenaren lekukotasun bezala gorde dira.