Gayarre Antzokia
Wikipedia(e)tik
Gayarre Antzokia Iruñeako antzerki-areto nagusia da. Izena Julian Gayarre tenor erronkariarraren omenez ipini zioten, 1890ean hil zena.
[aldatu] Historia
- 1608an Patio y Casa de Comedias zelakoa sortu zuten.
- 1841ean aurrekoaren ordez Teatro Principal izenekoa inauguratu zuten Gaztelu Plazan, 1903an Teatro Gayarre izena hartu zuena.
- 1931n lurrera bota eta gaur egungo lekuan, Carlos III etorbidean, zabaldu zuten urte bat geroago: 1932ko maiatzaren 3an.
- 1998tik hiriko Udalak kudeatzen du antzokia.