Leif Ericsson
Wikipedia(e)tik
Leif Ericsson, (970–1020) islandiar esploratzailea izan zen eta lehenengo europearra Amerikar lurraldeetara iritsi zena, Kanadara hain zuzen.
970. urtean jaio zen Leif Islandian, Erik Gorriaren (Eiríkr rauði) semea. Honek Groenlandian bi kolonia sortu zituen eta ekialdeko eta mendebaldeko kolonia deitu zituen. Pertsonalki dagokionez, Leifek arreba Freydís Eiríksdóttir, eta bi anaia izan zituen bata Þorvaldr famatua izan zelarik eta Thorgunna, bere emaztearekin seme ezagun bakarra izan zuen Þorkell Leifsson.
Norvegian zegoelarik, Olaf Tryggvason, Norvegiako erregeari zerbitzatzen, Leig kristau bihurtu zen, orduko hainbat bikingo bezala. Groenlandiara itzuli zenean 15 gizoneko espedizio bat, bera barne, bidali zuen mendebaldera, izan ere Bjarni Herjólfsson itsas-gizonak lurra ikusi zuela esan zuen, gaur egungo Newfoundland (Kanada). Iristerakoan arroka zapalak baino ez zutuen ikusi eta beraz Helluland izena eman zion ("Harri leunaren lurraldea"). Gaur egungo Baffin uhartea aurkitu zuen eta ondoren Labrador lurraldera iritsi zen eta Markland izena eman zion ("Zuraren lurraldea").
Nahiz eta negu hotzak izan larre berdeak zituenez, esploratzaileak bertan etxe batzuk eraiki eta bertan geratu ziren.
Onik itzuli ondoren agure bikingo batek Leif Zortedun ezizena jarri zion. 1950. eta 1960. hamarkadetan Helge Ingstad eta Anne Stine arkeologoek egindako ikerketetan, Leif-ek egindako egonaldia egiaztatu zuten.