See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Primate - Wikipedia, entziklopedia askea.

Primate

Wikipedia(e)tik

Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Primateak
Babuino bat
Babuino bat
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Ugaztuna
Azpiklasea: Theria
Infraklasea: Eutheria
(mailakatu gabea) Euarchontoglires
Goiordena: Euarchonta
Ordena: Primates
Linnaeus, 1758
Familiak

15, Ikus sailkapena

Primateak ugaztun ordena bat da. Batez ere ingurune tropikaletan bizi dira, salbuespena den Homo sapiens kenduta, kosmopolita dela. Autore ezberdinek espezie kopuru ezberdinak definitzen dituzte, eta ez dago akordio orokorrik taxonomiaren inguruan. Gutxienez 200 espezie definitzen dira, nahiz eta azkeneko urteetan 340tik gora sailkatu diren. Hau dela eta ugaztunen artean nahiko talde zabala da eta gehiago Euarchontaren barruan, non beste ordenek ez duten espezie bakar batzuk baino. Uste denez Kretazeoaren bukaeran edo Paleozenoaren hasieran sortu zen talde gisa eta antzinako ugazten diseinua ez du gehiegi aldatu. Zuhaitzetan bizitzeko adaptazio ugari dituzte.

Eduki-taula

[aldatu] Ezaugarriak

[aldatu] Ezaugarri primitiboak

Ezaugarri primitiboak beste ugaztun talde batzuekin partekatzen dituztenak dira, hau da, denboran zehar mantendu dituztenak. Beste ezaugarri batzuk, ordea, ugaztun askok galdu dituzte baina hegazti edo narrastietan agertzen dira. Honako hauek dira ezaugarri horiek:

Pentadaktilia
Primate guztiek 5 behatz dituzte. Ateles generoan eskuko erpurua barneraturik dago.
Plantigradoak
Primate guztiek (Erytrocebus patas ezik) euren oin osoa jartzen dute lurrean ibiltzerakoan.
Lepauztaia
Primate guztiek tetrapodoen aztarna den hezur hau daukate.
Kubitu eta erradio ez elkartuak
Honekin batera karpoak askeak dira, Tarsiusetan ezik, jauziak egiteko loturik daudela.
Hortzeria ez espezializatua
Hortzeria heterodontoa, hau da, hagin mota ezberdinak (haginak, ebakortzak, letaginak...) agertzen dira. Gainera difiodontia ematen da, hau da, bizitzan zehar bi aginteria ematea. Ezaugarri hau beste animalia ordena batzuetan ere ematen da eta Triasikoan agertu zen.
Gibela
Lobulatua agertzen da eta gainera behazun-besikula dute. Hestearen bukaeran itsua agertzen da.
Barrabilak
Abdomenaren kanpoaldean eta zakilaren atzealdean.

[aldatu] Berezko ezaugarriak

[aldatu] Ezaugarri anatomikoak

Hainbat dira primate guztiek dituzten berezko ezaugarri anatomikoak. Homo ezik beste guztiek halluxa (oinetako erpurua) oinarekiko dibergentea dute. Australopithecusek ere horrela zuen. Grabitate zentrua atzealderantz dago eta horregatik primateen atseden posizioa eserita egotea da, ortogradismoranzko tendentzia bat sortuz.

Hatz eta behatzetan azkazal lauak dituzte, gutxi batzuk kenduta. Horregatik gutxienez halluxeko azkazala laua dela hartzen da kriterio gisa. Kalkaneoaren alde distalaren luzatze erlatiboa dago. Honek kuboide eta astragaloa elkar uki daitezen eragozten du.

[aldatu] Ezaugarri sentsorialak

Begietako orbitak aurrealdean eta gertu dituzte; hori dela eta batez ere ikusmena erabiltzen duten izakiak direla esaten da. Entzumena ona da, ukimena oso ona eta usaimena nahiko txarra. Begietako orbitak hezurrez inguratuak daude (hau ere nagi eta tupaiatan agertzen da). Etmoides hezurra (orbiten artean dagoena) agerian dago. Entzumen besikula garatua, petrosoaren aldetik eraikitako zoruarekin. Petrosoa tenporaletik abiatuta eraikitzen da. Usaimena ez da espezializatua, lemuridoetan ezik, non ondo landua duten. Ukimena batez ere oin eta eskuetako gainazalean garatua dago eta Meissnerren gorputz izeneko zelula bereziak dituzte horretarako. Dermatoglifoak (edo behatz-markak) esku eta oinetan. Atelidaen isatsean ere agertzen dira; Ezaugarri honek itsaskortasun handiagoa ematen du zuhaitzetan.

[aldatu] Nerbio-sistema

Neokortexaren garapena ematen da. Primate guztiek dute Sylviusen arteka (lobulu parietal eta tenporala bereizten dituena) eta fisura kalkarino trirradiatua, bi hemisferioen artean. Guztiek dute zuntz erretinofugalak ikusmen binokularrerako prestaturik. Beste ugaztun batzuetan hemisferio berdinera doazen zuntzak %10 diren bitartean primateetan %50era iristen da, 3 dimentsiotan ikusteko gaitasun handiagoa lortuz. Primate guztien antzinako senidea koloreak desberdintzeko gai zen, baina gautiarrak diren askok galdu dute. Hala ere ezaugarri hau ez da primateetan bakarrik ematen, nahiz eta homologoa izan daitekeen.

Gainera burmuinaren tamaina erlatiboa beste edozein izaki bizidunarena baino handiagoa da haurdunaldian.

[aldatu] Liseriketa-aparatua

Primateak orojaleak dira oinarrian, baina badira bakarrik landareak jaten dituztenak eta baita bakarrik animaliak jaten dituztenak ere, batez ere artropodoak. Gehien ematen den kasua haragijale-frutajalea izatea da. Haginak multituberkulatuak dituzte eta premaxilarraren garapena urria da.

[aldatu] Ugalketa aparatua

Hainbat ezaugarrik ezberdintzen dituzten primateak beste ugaztun taldeengandik. Ezaugarri horietako bat titi gutxi edukitzea da, normalean bularraldean. Gehienetan pare bakarra dute, lemurido batzuetan 2-3 pare egon badaitezke ere, nahiz eta lehenengo parea bakarrik izan funtzionala. Aye-ayek pare bakarra du, baina iztaian. Zakila skegia dago. Karedun gehienek bezala sinus urogenitalik ez dute. Espezie gehienek kume bakarra dute kumaldiko, nahiz eta familia batzuetan 2 izatea ohikoena den. Umekiaren hazkuntza oso geldoa da eta behin erditua ere besteetan baino geldoagoa da. Hala ere gehiago bizi dira bataz-beste beste talde batzuetan baino.

[aldatu] Jatorria

Hau da proposaturiko harremanen zuhaitz filogenetikoa:

Euarchontoglires
Glires

Rodentia



Lagomorpha



Euarchonta

Scandentia




Dermoptera



        

†Plesiadapiformes


        

Primates







[aldatu] Hedapena

Primateak batez ere ingurune tropikaletan bizi dira, Macaca espezie batzuk eta Homo sapiens kenduta. Gehienek, gainera, zuhaitzak dauden leku batean bizi behar dira, Gelada eta gizakia kenduta, hori baita bizileku arruntena. Oso espezie gutxik dakite igeri egiten.

[aldatu] Sailkapena

lau Lorisidae ezberdinen aurpegia. Ohartu sudurraren egituraz, txakurren antzerako muturra dutela eta goiko ezpaina bi zatitan banatua dagoela.
lau Lorisidae ezberdinen aurpegia. Ohartu sudurraren egituraz, txakurren antzerako muturra dutela eta goiko ezpaina bi zatitan banatua dagoela.

Primateen sailkapena egiterako garaian irizpide ezberdinak jarrai daitezke. Irizpide klasikoak bi talde egiten zituen, bata lemuretan zentraturik eta bestea gizakian. Lehenengo taldeari Prosimio izena jarri zitzaion eta Madagaskarren bizi diren lau lemuroide familiez gain galagoak, lorisak eta tarsiusak batzen zizkion. Guzti hauek txikiak dira, begi handiak dituzte eta burmuinaren tamaina erlatiboki txikiagoa dute. Beste aldean Anthropoidea taldea eraikitzen zen, Amerika, Afrika eta Asian bizi diren beste tximino guztiekin.

Gaur egun ez da irizpide hori jarraitzen, baizik eta kladistikak ezarritakoen arabera. Sailkapen berrian ezaugarri ebolutiboak jarraitzen dira. Honela jarraitutako ezaugarri nagusiak sudurraren egiturarekin du harremana. Strepsirrhini azpiordeneko primateek bi barailak ez ditu lotuak eta goiko ezpaina moztua dute sudurreraino luzatuz. Sudurra beti heze dago eta mutur batean dute, txakur edo katuek duten bezala. Talde honetan Prisimioetan sar daitezkeen guztiak daude, Tarsioidea ezik. Tarsioidea Haplorrini taldean sartzen da. Talde honetan gizakia ere barnean dago eta ez dute besteek duten sudur mota. Sudurra lehorra da eta goiko ezpainak eta barailek jarraikortasuna dute alde batetik bestera.

Haplorrinoak, aldi berean, hiru taldetan banatzen dira: esandako Tarsioidea infraordena, Platyrrhini infraordena (Mundu Berriko tximino moduan ere ezagutzen direnak) eta Catarrhini infraordena (Mundu Zaharreko tximino gisa ere ezagutzen direnak). Bi talde hauen arteko ezberdintasunak ere sudurraren egituran aurkitzen dira, baina desberdintzeko irizpide nagusia Platyrrhinik hiru aurreko hagin dituela eta Catarrhinik bi baino ez.

[aldatu] Zuhaitza

  • Strepsirrhini (prosimio)
    • Superfamilia Lorisoidea
    • Superfamilia Lemuroidea
      • Megaladapidae
      • Lemuridae ( lemure arrunta)
      • Daubentoniidae (aye-aye)
      • Cheirogaleidae (lemureak)
      • Indriidae
  • Haplorrhini
    • Infraorden Tarsioidea
      • Tarsiidae
    • Infraorden Platyrrhini
      • Aotidae
      • Cebidae
      • Atelidae
      • Pitheciidae
        • Subfamilia Pitheciinae
        • Subfamilia Callicebinae
      • Callitrichidae
  • Infraorden Catarrhini
    • Superfamilia Cercopithecoidea
      • Cercopithecidae
        • Subfamilia Cercopithecinae
          • Cercopithecini Leinua
            • Allenopithecus
            • Cercopithecus
            • Erythrocebus
            • Miopithecus
            • Papionini Leinua
            • Cercocebus
            • Macaca
            • Mandrillus
            • Theropithecus
            • Papio
          • Colobinae
            • Nasalis
            • Presbytis
            • Procolobus
            • Pygathrix
            • Rhinopithecus
            • Semnopithecus
            • Trachypithecus
    • Superfamilia Hominoidea

[aldatu] Zuhaitz filogenetikoa

Primates
Strepsirrhini
Lemuriformes
Lemuroidea[1]


Lemuridae



Indriidae




Lepilemuridae




Cheirogaleidae



Lorisiformes

Lorisidae



Galagidae




Haplorrhini

Tarsiiformes

Tarsidae




Simiiformes
Platirrhini[2]


Cebidae



Aotidae





Pitheciidae



Atelidae




Catarrhini
Cercopithecoidea

Cercopithecinae



Colobinae



Hominoidea

Hylobatidae



Hominidae








[aldatu] Pisu erlatiboak

Espeziea Emea Arra
Gorila 105 kg (231 lb) 205 kg (452 lb)
Gizakia 62.5 kg (137.5 lb) 78.4 kg (172 lb)
Patas tximinoa 5.5 kg (12 lb) 10 kg (22 lb)
Tximino sudurluzea 9 kg (20 lb) 19 kg (42 lb)
Titi 120 g (4.2 oz) 140 g (5 oz)

[aldatu] Erreferentziak

  1. Tree of Life: Strepsirrhini
  2. Tree of Life
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Primate


aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -


aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -