Haragijale
Wikipedia(e)tik
|
||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Katamotza
|
||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||
|
Haragijaleak Carnivora ordeneko animaliak dira, beste animalia batzuen gorputzez elikatzen direlako. Jandako animaliak bizirik edo hilda egon daitezke; azken kasu honetan haragijaleari sarraskijale deitzen zaio. Haragijaleak kate trofikoaren postu altuetan egoten dira beti.
Ekologian erabili ohi den hitza zoofago da.
Hamar familiatan daude bananduta:
- Canidae (txakurrak, otsoak, luki edo azeriak, koioteak...)
- Ursidae (hartzak...)
- Procyonidae (mapatxeak, panda gorriak...)
- Mustelidae (azkonarrak, erbinudeak, lepahoriak, bisoiak, mofetak...)
- Viverridae (mangostak, surikatak, katajinetak...)
- Hyaenidae (hienak...)
- Felidae (katuak, katamotzak, panterak...)
- Otariidae (itsas txakur belarridunak...)
- Odobenidae (mortsak...)
- Phocidae (itsas txakur belarribakoak...)