Orbaitzeta
Wikipedia(e)tik
Orbaitzeta |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Orbaitzeta | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadeaa |
||
Posta-kodea | 31670 |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 765 m | ||
Eremua | 81,85 km2 | ||
Biztanleria | 239 (2004) | ||
Dentsitatea | 2.77 bizt/km2 | ||
Distantzia | 60 km Iruñeara | ||
Euskaldunak | %36.80 (2001) | ||
Herritarra | orbaitzetar, orbaizetar | ||
www.aezkoa.net | |||
Orbaitzeta (Euskaltzaindiaren arabera: Orbaizeta[1]) Nafarroako iparraldean dagoen udalerria da, Aezkoako ibarreko populatuena eta hirugarren euskaldunena da. Halaber, Iratiko basoaren mendebaldeko ate naturala da.
Ibarrako herrietatik iparraldeen kokaturik dagoen herria da. Nafarroa Behereko Garaziko ibarrarekin egiten du muga.
Mugatik gertu dagoenez, harrapaketa eta sute handiak jasan zituen herriak.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Eiheralarre eta Ezterenzubi (Nafarroa Beherea), hegoaldean Orbara eta Hiriberri, mendebaldean Luzaide eta Orreaga eta ekialdean Otsagabia mugakide ditu.
[aldatu] Orbaitzetako ola
Sakontzeko, irakurri: Orbaitzetako ola
Orbaitzetako arma-ola ehun urte egon zen aktibitatean, XVIII. mendean orduko Espainiako erregeak sortua.
[aldatu] Ikustekoak
Herriko arkitekturan, etxe asko berritu badira ere, gotiko estilokoak diren leiho, arku eta giltzarriak ikus daitezke.
- Eliza. San Pedroren izenpekoa, gotiko berantiar estiloko eraikina da (XVI. mendekoa), harriz egina, nabe bakarrekoa: bi zatitan banatua, gehi burua. Erretaula XVIII. mendearen hasierakoa da, interesgarria, Jaungoikoa, Ama Birjina eta aingeru batzuen irudiak ditu. Bereziki aipatzekoak dira goialdean dauden aingeru musikariak. Zihurrenik, Ibarreko egurrezko armarririki zaharrena dauka.
- Gurutzea. Barrakaldean zegoen.
- Garaiak. Etxegarai, Estanquero eta Larrañeta izeneko garaiek zutik diraute.
- Baseliza. San Estebanen izenekoa, Azalegi mendian dago. Abuztuaren 3an erromerian joaten da bertara. 1794. urtean, frantziarrek burutu zuten inbasiotik hondarrak gelditzen ziren. Aetzen kuartela izateagatik erre zuten, baina XX. mendean berreraiki zen. Bertara iristeko, herritik bi orduko ibilaldi ederra dago.
- Arburuako Behatokia. Orbaizetako herritik aterata Arburuara garamatzan bidea jarraitu eta bertatik Ibarreko zenbait herri eta Irati ibaia ikusi ahal izango ditugu.
- Gotorlekuak:
- Urkulu. Urkuluko tontorrean dagoen Erromatar Inperioaren garaiko dorre sendora joatea derrigorrezkoa da ingurua ongi ezagutu nahi baduzu. XIX. mendeko gerrate arte dorre zelataria bezala erabili izan zen.
- Soroluze. Soroluzen dagoen lubaki egitura zoragarriak kostatik Orirainoko gotorlekuen defentsaren katea osatzen zuen. XVIII. eta XIX. mendearen amaierako gerrentzat eraiki zen.
- Arlekiako Gaztelua. Harri handiz osaturiko eraikin misteriotsua. Honen inguruan datu zehatzik ez badago ere, erdi arokoa izan daiteke. 3 altueratan egituratua dago eta bi korridorek gotorlekua inguratzen dute. Olatik abiatzen den xendari jarraituz irits gaitezke. Ibarra eta Irati oihanaren gaineko ikuspegi ederrak.
[aldatu] Euskara
Orbaitzeta ibarreko hirugarren herririk euskaldunena da, 2001ean biztanleen %36a inguruan euskal hiztuna izanda.
Horietako batzuk aezkera erabiltzen dute, bertako hizkera alegia.
[aldatu] Ospakizunak
- San Pedroak Ekainaren 29an ospatzen dira.
- Igautreak edo inauteriak.