Garai (eraikuntza)
Wikipedia(e)tik
Garaiak baserri inguruetako eraikin mota berezia da, zehazki lurretik zutabe batzuk altxaturik dagoen eta harriz zein zurez eraikitako garautegi, aletegi edo bihitegia.
Funtsean, jasota daude karraskariak eraikinean sar daitezen ekiditzeko, eta garaua lurzoruko hezetasunaz aldentzeko. Orohar, laboreak gordetzeko erabiltzen dira.
Eraikuntza hauek Iberiar penintsulako iparraldean (bereziki Galizia eta Asturiasen) oso ohikoak dira, beti ere landa eremuetan. Bertan hórreo (gaztelaniaz eta galizieraz) edo hórreu (asturieraz) izena dute. Gaur egun, nekazaritza eta abeltzaintzaren gainbeherarekin, jatorrizko funtzioa galtzen eta desagertzen ari dira.
Ohikoak dira baita ere Suediako erdi eta iparraldean. Bertan stolphärbre edo stolpbod izena hartzen dute suedieraz.
[aldatu] Euskal Herrian
Euskal Herrian, garai kontzentrazio ederra dago Aezkoako eskualdean: Arian 4 (Etxeberri, Xamar, Jauri eta Apat), Hiriberrin beste 4 (Erreka, Elizondo, Portal eta Jauki), Orbaitzetan 3 (Etxegarai, Estanquero eta Larrañeta) eta Garraldan 1 (Masamigelena).
Garai solteak ditugu, bestela, Bergaran (Agarre), Aulestian (Goitia), Aramaion, Barinaga auzoan (Markina-Xemein) eta Iratxetan (Leotz), besteak beste.
[aldatu] Ikus, gainera
- Garautegi
- Silo
- Baserri