See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Euskaltzaindia - Wikipedia, entziklopedia askea.

Euskaltzaindia

Wikipedia(e)tik

Euskaltzaindiaren egoitza nagusia Bilbon.
Euskaltzaindiaren egoitza nagusia Bilbon.

Euskaltzaindia euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzea helburu duen akademia ofiziala da. Zuzenbidez, Hego Euskal Herriko lau aldundiek sortu zuten Eusko Ikaskuntzarekin batera.

Egoitza Bilboko Plaza Barrian du, Gasteiz, Donostia, Iruñea eta Baionako ordezkaritzekin batera.

Diru-laguntzak Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundiatik jasotzen ditu nagusiki. UPNren Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak ukatu zizkion, akademiak Nafarroa Euskal Herriaren zati bezala agertzen zuelako.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Eusko Ikaskuntzaren lehenengo biltzarrean, lau herrialdeetako aldundien babesean sortu zuten, Oñatin, 1918an.

Irailaren 5ean izendatu ziren lehen lau euskaltzainak: R.M. Azkue, Luis Elizalde, Julio Urkijo eta Arturo Kanpion.

1919an onartu zen hamabi euskaltzain izendatzeko araudia eta honakoak izendatu ziren: Txomin Agirre, Pierre Bruzain, J. Blaise Adema, Ramon Intzagarai, Jose Agerre, Juan Bautista Eguskitza, Raimundo Olabide eta Pierre Lhande. Resurecccion Maria Azkue izan zen lehenengo euskaltzainburua eta hamabiak izan ziren lehen euskaltzain oso.

Erakundearen helburuak, era honetan agertzen dira lehenengo Arautegian: "1. Izkeraketz eta gizarteketz, euskera ayolaz landu ta yagoten zain egotea, Bazkun aunen elburua da: andik ere bere izena. 2. Zainbide bioi dagokienez, Sail bitan ere bereizturik euskaltzaiñak beren arloan diardukete; euskal-ikerleen sailean, ta yagoleenean, lagun bakoitza bietan dagokelarik."

Aurrera egin ahala kopuru hori handitu egin da eta egun euskaltzain osoak 24 dira. Euskaltzain osoez gain, urgazleak 150 inguru dira. Ohorezko euskaltzainak: J. Alliers, J. Bilbao, J. Caro Baroja, Basarri, J. Etxaide, J. Garate, N Holmer, J.M. Jimeno, B. Larrakoetxea, G. Lopez de Gereñu, A. Martinet, S. Onaindia, R. de Rijk, H. W. Terence, P. de Irizar eta Y. Zytsar. Euskaltzain osoen kopurua finkoa da, baina ohorezkoena eta urgazleena beharren araberakoa da. Euskaltzain osoek hitza eta botoa dute, baina gainerakoek hitza bakarrik.

Euskaltzaindia, hasieran, bi ataletan banatu zen: ikerketa-atala, euskararen hizkuntza arazoak bideratuko zituena, eta ariketa lana burutuko zuen atala, hau da, gizarteko alor guztietara euskararen erabilera bultzatuko zuena. Hasierako urteetan batzarrak gazteleraz egiten ziren eta konpondu behar izan zituen arazoen artean euskara batuarena zegoen. Halaber, neologismoen ugaltze handiko garaiak ziren eta berauek arautu eta onartu beharra zegoenez, lan horri ere ekin zion. Elerti lehiaketak antolatu zituen, euskara ikastegietan irakats zedin saiatu zen, euskara neurtzeko azterketak gertatu eta burutu eta bertsolari txapelketak antolatu zituen. Euskaltzaindiaren erabakiak argitaratzeko "Euskera" aldizkaria sortu zen.

Espainiako Gerra Zibilak eta Mundu-Gerrak eragin handia izan zuten, euskaltzainak bi bandoetan bereizirik eta sakabanaturik gelditu baitziren. Azkueri euskaltzain-taldea berpizteko eskaria egin zitzaion, baina, Azkue zaharra zen eta Krutwig arduratu zen lan horretaz (1941). Nola hala, berriro lanean hasi ziren eta aldizkaria ere berrargitaratu zen; 1956az geroztik eten gabe argitaratu da.

Euskararen arazoaren inguruan biltzarrak antolatzen ditu; lehena Arantzazun egin zen, 1956an. Oihartzun berezia izan zuen Euskaltzaindiaren 50. urteurrena zela eta 1968an Arantzazun burututakoa. Bertan, euskara batua sortzeko bideari ekin zioten eta hizkuntza idatziari buruz arauak eta erabakiak hartu zituzten: idazkera, joskera, jokabidea, aditza eta hiztegia. Euskaltzaindiak bigarren aldi horri ekin zionetik lan joria egin du, literatur lehiaketak, gramatika lehen urratsak eman (EGLU), hiztegigintza erabakiak, idazkera landu, euskal alfabetatze eta euskalduntzean lehen urratsak eman, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), eta abar.

Azken urteotako lanak, "Orotariko Euskal Hiztegia", "Euskararen Herri Hizkeren Atlasa", "Euskal Gramatika" eta "Hiztegi Batua" izan dira.

[aldatu] Euskaltzainak

Euskaltzainak dira Euskaltzaindiko kideak, hau da, euskararen akademialaria.

Eginkizunen arabera, hiru mailatan sailkatuta daude:

  • Euskaltzain osoak: Erakundearen Osoko Bilkura osatzen dute. Kide berriak izendatzeko gaitasuna daukate bai eta erabakietan esku hartzekoa ere.
  • Euskaltzain urgazleak: Eginkizun murriztuagoa dute, baina batzordeetan esku har dezakete.
  • Ohorezko euskaltzainak: Izendapen ohoragarria da.

[aldatu] Buruak

  1. Resurreccion Maria Azkue (1919-1951).
  2. Yon Etxaide (1952-1962).
  3. J.M. Lojendio (1963-1966).
  4. Manuel Lekuona (1967-1970).
  5. Luis Villasante (1970-1988).
  6. Jean Haritxelhar (1989-2004)
  7. Andres Urrutia (2005-...)

[aldatu] Batzordeak

  • Ahoskera.
  • Argitalpena.
  • Azkue Liburutegia.
  • Corpusa.
  • Dialektologia-Atlasgintza.
  • Euskara batua.
  • Gramatika.
  • Hiztegigintza.
  • Lege-ekonomia.
  • Literatura.
  • Onomastika.
  • Sustapena.

[aldatu] "Euskera" aldizkaria

1919an hasi ziren "Euskera" aldizkaria argitaratzen, halabeharrez bi aldiz eten bazuten ere.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -