Nazaret
Wikipedia(e)tik
Nazaret (hebreeraz: נָצְרַת, Nátzrat; en arabieraz الناصرة, an-Nāṣirah), Mendebaldeko Asiako hiria da, Ekialde Hurbilean, Israelen kokatua. Israelgo Iparraldeko barrutian dago, Galilearen hegoaldean, Libanoko mendien hegoaldean, Tabor menditik 10 km hegoaldera eta Galileako itsasotik edo Tiberiades lakutik 23 km mendebaldera.
Israelen barnean arabiar jatorriko herritar gehien biltzen dituen herria da. 70000 biztanle ditu, %35-40 kristauak eta gainerako gehienak musulmanak. Ondoan daukan Nazaret Illit herrixkan 44000 judu bizi dira.
Kristauentzat esanahi bereziko herria da; tradizioaren arabera bertakoa zen Maria, Jesusen ama, eta Jesusek ere bere haurtzaroa eta gaztaroa bertan igaro zituen, 30 urte zituenean herriz-herri bere mezua zabaltzen hasi zen arte.