Led Zeppelin
Wikipedia(e)tik
Led Zeppelin | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Jatorria | Ingalaterra | |
Musika mota | Hard Rocka Heavy Metala |
|
Urteak | 1968 - 1980 | |
Diskoetxeak | Atlantic Records Swan Song Records |
|
Taldekideak | ||
Jimmy Page Robert Plant John Bonham John Paul Jones |
Led Zeppelin Ingalaterran 1968ko irailean sortutako hard rock musika taldea izan zen. Taldekideak Jimmy Page, Robert Plant, John Bonham, eta John Paul Jones izan ziren. Gitarrek eramandako soinuarengatik, Led Zeppelin lehendabiziko heavy metal taldeetakotzat jotzen da. Izan ere, bere Whole Lotta Love kantak heavy metalaren estreineko akordeak dituela adierazten dute zenbait adituk.
Led Zeppelin sortu zen Jimmy Page The Yardbirdsen gitarrajoleak soinu gogorragoa bilatu nahi zuelako. Hala ere, taldeak rockabillia, reggaea, soula, funka, jazza, folka, popa, countrya, musika klasikoa, zeltiarra, indiarra, arabiarra edo latinoa hartu zituzten bere estiloa eratzeko. Led Zeppelinek ez zuen kanta solterik, single moduan, ekoiztu. Taldea 1980an desegin zen, Bonhamen heriotzaren ostean. Gaur egun, bere eragina zalantzarik kanpo dago, mundu osoan 300 miloi baino album gehiago salduta. AEBetako VH1 musika TB kateak historiako hard rock 100 talde onenen artean lehendabiziko postuan kokatu zuen Led Zeppelin.
[aldatu] Diskografia
Data | Izena | Sailkapena |
---|---|---|
1969ko urtarrilaren 12a | Led Zeppelin | #6 UK, #10 U.S. |
1969ko urriaren 22a | Led Zeppelin II | #1 UK, #1 U.S. |
1970eko urriaren 5a | Led Zeppelin III | #1 UK, #1 U.S. |
1971eko azaroaren 8a | Led Zeppelin IV | #1 UK, #2 U.S. |
1973ko martxoaren 28a | Houses of the Holy | #1 UK, #1 U.S. |
1975eko otsailaren 24a | Physical Graffiti | #1 UK, #1 U.S. |
1976ko martxoaren 31 | Presence | #1 UK, #1 U.S. |
1979ko abuztuaren 15a | In Through the Out Door | #1 UK, #1 U.S. |