Karbono monoxido
Wikipedia(e)tik
Karbono monoxidoa CO formula duen karbonoaren oxido bat da, karbono eta oxigeno atomo banak osatua. Konposatu kimiko hau gasa da presio eta tenperatura egoera normalean. Usaingabea, kolorgea, sukoia eta oso toxikoa da.
Karbono monoxidoa karbonoa daukaten konposatuen errekuntza osatugabearen ondorioz sortzen da, batez ere barne-errekuntzako motorretan. Hala ere, beste gailu batzuk ere ekoizten dute, esaterako tximiniek, galdarek, ur-berogailuek eta erregaia erretzen duen etxeko edozein tresnak, ongi funtzionatzen ez badute. Errekuntza-prozesuan oxigeno gutxi dagoenean sortzen da.
[aldatu] Osasunerako arriskuak
Karbono monoxidoa ez da pozoi metakorra. Giza gorputzeko kontzentrazioa hainbat faktoreren araberakoa da: inguruko kontzentrazioa, odoleko karboxihemoglobina (COHb) kantitatea, presio barometrikoa, esposizio-denbora eta biriketako airearen berritze-indizea (buruturiko kirolaren araberakoa normalean).
OMEk ondorengo elkarrekintzak kalkulatu ditu airearen CO maila, odoleko COHb maila eta esposizio-denboraren arabera, giza organismoak COHb maila arrunt bat duela, itsaso mailan arnasten dela eta orekaren %50-a 3 ordu ondoren gertatzen dela kontsideratuz.
Inguruko CO-a (ppm) | COHb (mg/m3) | Ordubete ondoren | 8 ordu ondoren | Orekan |
100 | 117 | 3,6 | 12,9 | 15 |
60 | 70 | 2,5 | 8,7 | 10 |
30 | 35 | 1,3 | 4,5 | 5 |
20 | 23 | 0,8 | 2,8 | 3,3 |
10 | 12 | 0,4 | 1,4 | 1,7 |
Giza gorputzean COHb kontzentrazio altuaren eragilerik nabarmenena tabakoa eta bera erretzean arnastutako produktuak dira. Normalean erretzaileek duten COHb batez besteko maila %5ekoa da, eta ez erretzaileek, ordea, %1a. CO kontzentrazio altuko lekuetan lan egiten duten lagunek (aparkalekuetako langileak, trafiko agenteak, taxistak, kamioi gidariak…) jasaten duten COHb maila %3 ingurukoa da.
Karbono monoxido bidezko pozoiketaren kalte nagusiak hauek dira:
- %1-2 arteko COHb mailak gaixotasun kardiobaskularra daukaten pertsonen sintomak larriagotu ditzake eta euren portaeran eragina dauka.
- %2-5 arteko mailak esna-aldi egoera, denbora uneen desberdintzea, begi zorroztasunaren galera, argiaren bereizketa eta beste zenbait funtzio psikomotriz narriatzen ditu.
- COHb-ren %5 gaineko mailak aldaketa funtzional kardiobaskular eta pulmonarrak eragiten ditu.
- %10aren gaineko mailak burukomina, nekea, lokuma eta lan kapazitatearen murrizketa eragiten ditu.
- COHb-ren kontzentrazio maila odolean handitzen doan heinean, giza organismoaren funtzioak hondatzen dira pixkanaka eta 1000 ppm inguruko kontzentrazioetan, %60-ko maila inguruari dagokiona, koman sartzen da, arnasketa-akatsak sortzen dira eta azkenik pertsona hil egiten da.
Hiri kutsatu edo oso kutsatuetan bizi diren biztanleentzat, maila errealak %0,8tik %3,7 ingurura daude ez erretzaileen kasuan eta %1,2tik %9ra artean erretzaileen kasuan. Ondorioz, arruntagoa da erretzen duten pertsonek narriadura nabariagoa jasatea. Hala ere, horrek ez du esan nahi erretzaileen bizitza laburragoa denik faktore honen eraginez.
Korrelazio nabarmenak aurkitu dira eguneroko heriotza-kopuruaren eta karbono monoxidoaren kontzentrazioaren artean. Gizakiaren bihotz funtzioa eraldatu egiten da COHb maila altuen ondorioz. Honen arrazoietako bat da CO-aren ondorioz odolak ez duela oxigenoa behar den moduan garraiatzen. Bihotzeko zenbait gaixotasunetan gaixoek oxigeno-maila altua behar dutenez, CO kontzentrazio altuek heriotza gertatzeko aukera handitu egiten dute.
[aldatu] Kutsadura atmosferikoa
Artikulu hau ez dator formatu hitzarmenekin bat. Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz. |
? |
Giza jarduerak 300×106 CO tona inguru ekoizten ditu urtero. Iturri naturaletatik (inguru forestaletan gertaturiko suteen ondorioz) 3.000×106 tona inguru sortzen dira.
Ingurugiroko gas erreaktiboen kontzentrazioa denboran zehar era konstante batean mantendu dela esan daiteke, honek, iturri eta isurbideak orekan mantendu direla esan nahi duelarik. Baina gizakiak sorturiko kutsatzaieletariko kantitate batzuk isurbideek bereganatu ezin ditzaketen modukoak dira, honek maila regional edota unibertsalean efektu kaltegarriak sortzen dituelarik. Gizakiari gehien eragiten dion troposferaren partea behekaldekoa da eta bertako aire lehorraren (ur lurrunik ez duena) CO portzentaia % 0.1-ekoa da eta bere bizitza denbora 0.2−0.3 urte ingurukoa da, CO2-arena baino askoz txikiagoa dena, honek 20 urte ingurukoa baitu.
Arnasten dugun CO-aren iturri antropogenikorik garrantzitsuenetarikoa gasolinazko autoen ihes tutuetatik irtetzen dena da, diesel autoek funtzionamendu egokia dutenean isurtzen duten kantitatea minimoa baita aurrekoarenarekin alderatuz.
Auto baten isurketa gaseosoen batez bestekoa | Gasolina motorea | Diesel motorea |
Karbono monoxidoa | 60 gr ibilitako Km-ko | 0.69 - 2.57gr ibilitako Km-ko |
Era lokal batean CO kontzentrazio maila altuak eman daitezke planta industrialen, petroleo birfindegien, burdin fundizioen, altzairu lantegien eta hondakinen erraustegien inguruan.
Hiri barruko guneetako CO-aren kontzentrazioa ordea, bertako trafiko dentsitatearen eta baldintza atmosferiokoen menpe daude gehien bat. Kutsadura mailak emisio iturrietatik urrundu ahala era nabarmenean murrizten diren arren, lurrazpiko aparkaleku, errepide estu eta kongestionatu eta tunelen moduko espazio itxietan 53 ppm (60 g/m3) mailatik gorako neurketak aurkitu dira.