John McCain
Wikipedia(e)tik
John Sidney McCain III. (Panama, 1936ko abuztuaren 16 - ) Estatu Batuetako senatari da, Arizonakoa eta 2008an alderdi errepublikarraren primarioetan hautagai faboritoa.
[aldatu] Bizitza
Aita eta aitonak flotan zerbitzua eman zuten, berak flotarako pilotua izatea erabaki zuen. 1967n, Vietnamgo gerran, bonbardaketa misio batean ipar-vietnamdarrak bere hegazkina behera bota eta McCain harrapatu zuten. Bost urtez preso izan zen, tortura izugarriak jasaten. 1973an askatuta izan zen. 1981ean politikan sartu zen. 1982tik 1986ra Ordezkarien Genbaran eta 1986tik aurrera senataria izan zen. 2000 urtean alderdi errepublikarraren primarioetara aurkeztu zen baina azkenean George W. Bush izan zen hautagai errepublikarra.
[aldatu] 2008ko primarioak
Egunotan jazotako gertakari batek artikulu honetan aldaketak eragin ditzake Orrialde honetako informazioa edozein unetan alda daiteke beraz. |
Inkesten kontra, McCain superasteartean botoen gehiengoa lortu zuen. Mitt Romney, bigarrena botoetan, primarioak utzi zuen hurrengo egunean, McCainen hautapena ziurtatzen.