See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Henry A. Kissinger - Wikipedia, entziklopedia askea.

Henry A. Kissinger

Wikipedia(e)tik

Henry Kissinger
Henry Kissinger

Henry Alfred Kissinger (Fürth, Alemania 1823) jatorri alemaniarreko politikari estatubatuarra da, baita XX. mendeko eragin handiko nazioarteko analista ere.

Familia judutarreko kidea izanik, 1938an Amerikako Estatu Batuetara emigratu zuen nazien jazarpena ekiditeko. Bost urte ostean estatubatuar nazionalitatea lortu zuen. Harvard-eko unibertsitatean ikasi zuen eta bertako irakasle izan zen, nazioarteko harremanetan espezializatuz.

1950eko hamarkadan abiarazi zuen karrera politikoa. John Fitzgerald Kennedyk izendatu zuen armen kontrola kudeatzeko erakundearen buru. Richard Nixon presidentearekin, berriz, Segurtasun Nazionalaren Kontseiluko buru izan zen eta 1973-77 urte bitartean estatu-idazkaria. Alderdi errepublikarreko kide egin zen, baina jatorri alemaniarra izateak zanpatu zuen Kissingerren presidente nahia.

Kissingerren figura Gerra Hotzaren garaiarekin lotzen da. SESBekin distentsioa lortzearen aldekoa zen. SESBen eta AEBen arteko SALT elkarrizketak bultzatu zituen gerra nuklearra ekiditeko. Maoren Txinarekin ere harreman diplomatiko zuzenak ireki zituen, Txinaren isolamendu diplomatikoaren amaiera bultzatuz. Bere figura, ordea, Vietnamgo gerrarekin lotzen da. Hasieran gogortasun jarrera izan bazuen ere, AEBetako tropak erretiratzearen alde jokatu zuen geroago. Pariseko elkarrizketen bidez bake prozesua prestatzeari ekin zion. Arrazoi horrengatik lortu zuen 1973. urtean Nobel saria, Vietnam iparraldeko Le Duc Tho politikariarekin batera. Gerra amaitzen ez zela ikusita, azken horrek sariari uko egin zion, ez ordea Kissingerrek.

Kissingerren xede nagusia izan zen Amerika Latinar sozialismoaren zabalpena ekiditea. Onartzen da Kissingerren laguntza eta babesa 70. hamarkadan hainbat gobernu demokratikoen kontrako estatu kolpeetan. 1973an Txileko Salvador Allenderen aurkako estatu kolpean militarrak babestu zituen, baita Uruguayko gobernu progresista berriaren aurkako kolpean ere. Era berean, Kondor Operazioaren]], hau da, oposizioaren aurkako jazarpen sistematikoaren arduradun nagusienetarikoa da. 1976. urteko Argentinako estatu kolpean, militarrek lagun izan zuten Kissinger.

Jimmy Carter presidentearen garaian karrera politikoa alde batera utzi zuen, baina nazioarteko aholkulari izaten jarraitu du Ronald Reaganen eta George W. Bushen gobernuetan.

Idazle moduan ere aritu da, eta hainbat egunkarietako kronika politikoak idazteaz batera, “La necesidad de la elección” liburuaren egilea da.

Egun mugimendu asko daude Kissingerren aurkako prozesamendu judiziala zabaltzearen alde, baita Nobel saria kentzeraren alde ere. Giza eskubideen urratzea egozten diote Vietnamgo gerran eta Latinoamerikako estatu kolpeetan.

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Henry A. Kissinger

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -