Salvador Allende
Wikipedia(e)tik
Salvador Isabelino del Sagrado Corazón de Jesús Allende Gossens (Valparaiso, 1908ko uztailaren 26 – Santiago, 1973ko irailaren 11) Txileko presidentea izan zen 1970eko urriaren 24tik 1973 arte. Munduko lehenenego presidente marxista izan zen.
Medikuntzan graduatu zen 1933an Santiagon. 1938an, Osasun Ministro izendatu zuten Pedro Aguirreren gobernuan.
Senataria izan zen 1945etik 1969 arte. 1970eko azaroaren 3an presidente izendatu zuten, hauteskunde demokratikoak irabazi ondoren. Kubarekin harreman politiko estuak izan zituen, Fidel Castroren erregimenarekin, hain zuzen ere.
1973ko irailaren 11n Augusto Pinochet generalak kolpe-estatua egin zuenean, La Moneda presidente-jauregia setiatu zuen: horren ondorioz, Allendek bere buruaz beste egin zuen egun hartan.