Hego Konoa
Wikipedia(e)tik
Hego Konoa (gaztelaniaz Cono Sur) Hego Amerikako hegoaldean dagoen kono itxurako area da. Eskualdea, ia penintsula handia, Argentinan, Txilen, Uruguain eta Brasilgo hegoaldean (Rio Grande do Sul, Santa Catarina, Paraná eta São Paulo) kokatzen da.
[aldatu] Geografia
Eskualdean dauden area nagusiak honako hauek dira:
- Andeetako mendilerroa.
- Pampa eta Gran Chaco ordokiak.
- Patagoniako goi-ordokia, Suaren Lurraldea tartean.
- Brasiliako mendigunearen hegoaldea.
- Ibai eta bokale handiak: Rio de la Platako bokalea eta Parana, Paraguai, Uruguai, Iguazú, Pilcomayo, Bermejo eta Iparraldeko Salado ibaiak.
- Argentinako itsasoa.
- Patagoniako glaziareak.
[aldatu] Giza-geografia
Hego Konoa lurraren giza-eskualdeen bat da. Bere 60 milioi biztanleek historia amankomuna dute (inmigrazio, dikatadurak, Mercosur ituna, etabar).