Parana
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau ibaiari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Parana (argipena)
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Parana ibaia Rosario zeharkatzen. |
||||||
Kokapena | ||||||
Luzera | 3.940 km | |||||
Arroa | 2.605.000 km² | |||||
Emaria | 17.300 m³/s | |||||
Iturburua | Paranaiba, Grande ibaia | |||||
Ibai ahoa | Rio de la Plata |
Parana ibaia (gaztelaniaz Río Paraná; portugesez Rio Paraná) Hego Amerika zeharkatzen duen ibaia da. Rio de la Plata du bere ahoa.
Paraná hitza tupiz "Itsasoaren senide" edo "Itsasoa bezala" esan nahi du.
[aldatu] Ibilbidea
Parana ibaia Brasilgo São Paulo, Minas Gerais eta Mato Grosso do Sul estatuen artean jaioa da, Grande ibaiaren eta Paranaiba ibaiaren bilgunean. Behin Brasil zeharkatuta, Salto del Guairá hirian Brasil eta Paraguai arteko muga egiten du 190 km zehar, gero Argentina, Paraguai eta Brasil arteko muga egiteko.
Iguazu ibaiaren ahoan Argentina eta Paraguai arteko muga egiten du, hortik mendebalderantz jotzen du Paraguai ibaiaren ahoa arte, orduan hegoalderantz jotzen du Rio de la Platan hil arte.
Ibilbidea hiru tartean banatu daiteke:
- Goiko ibaibidea edo Goi Parana: (1.550 km), iturritik Paraguai ibaiaren ahoa arte. Tarteko ibaiadar nagusiak:
- Ezkerraldetik: Tieté ibaia, Paranapanema ibaia, Ivaí ibaia, Piquirí ibaia eta Iguazu ibaia.
- Eskuinaldetik: Verde ibaia, Pardo ibaia, Ivinhema ibaia eta Monday ibaia.
- Erdiko ibaibidea edo Erdialdeko Parana: (722 km), Paraguai ibaiaren ahotik Diamante hirira arte. Tarteko ibaiadar nagusiak:
- Ezkerraldetik: Santa Lucía ibaia, Corrientes ibaia eta Guayquiraró.
- Eskuinaldetik: Paraguai ibaia, Negro ibaia eta Salado ibaia.
- Beheko ibaibidea edo Behe Parana: (298 km), Diamante hiritik Rio de la Plata arte. Tarteko ibaiadar nagusiak:
- Ezkerraldetik: Carcarañá ibaia eta Luján ibaia.
- Eskuinaldetik: Victoria ibaia eta Gualeguay ibaia.
[aldatu] Hiri nagusiak
Parana – Paraguai ibaiaren arroan 75 milioi pertsona bizi dira. Arroan dauden hiri nagusiak São Paulo, Buenos Aires, Curitiba, Asuncion, Campinas eta Rosario dira.
Baina bazterreko hiri nagusiak hauek dira:
- Tres Lagoas.
- Foz do Iguaçu
- Ciudad del Este
- Puerto Iguazu
- Posadas
- Encarnación
- Resistencia
- Corrientes
- Reconquista
- Santa Fe
- Paraná
- Rosario
- San Nicolás de los Arroyos
- Zárate
- Campana
- Buenos Aires