Rio de la Plata
Wikipedia(e)tik
Río de la Plata (euskaraz: "Zilarraren ibaia") Hego Amerikan dagoen bokalea da, Uruguai eta Parana ibaien bildurak sortua. Bokaleak 290 kilometroko luzera du Ozeano Atlantikoan hil arte.
Uharte bien bilgunean ibai-ahoak 48 kilometroko zabalera du eta Ozeano Atlantikoaren mugan 220, hori dela eta munduko bokalerik zabalena da. Río de la Plata bokaleak Argentina eta Uruguai arteko muga egiten du, eta herrialde bien hiriburuak bere bazterretan daude: Buenos Aires hego-mendebaldean eta Montevideo ipar-ekialdean. Bokaleko uharterik handiena Isla Martín García du izena, eta Argentinakoa da.
[aldatu] Historia
1516an, Juan Díaz de Solís espainiarra bokalea ikusteko lehendabiziko europarra zen, Ozeano Barearako pasabidea bilatzen ari zela.
1578an Francis Drakek eskualdea bisitatu zuen. Ordurako, Pedro de Mendozak jadanik Buenos Aires hiria eratua zuen 1536ko otsailaren 2an.
Bigarren Mundu Gerran bokalearen uretan Admiral Graf Spee alemaniar itsasontziak zenbait britainiar itsasontzi erasotu zuen, ez zuen garaipena lortu eta portura ihes egin behar izan zuen.