Ghetto
Wikipedia(e)tik
Ghetto arraza bateko edo testuinguru sozioekonomiko txiroa duten pertsonak bizi diren zonaldea da, bazterketaren egoeran normalean.
Hitza dator Veneziako italieratik, hiri hartan erabili baitzen lehenengo aldiz juduak bizi ziren auzoak izendatzeko (Ghetto Nuovo eta Ghetto Vecchio).
Eduki-taula |
[aldatu] Judutegiak
Historikoki eta gaur egun ere juduekin lotuta erabili izan da, eta ezagunak dira Varsovia, Krakobia edo Budapesteko modukoak, tristeki holokaustoaren garaian egindako sarraskiengatik.
Euskal Herrian, judutegi hitza hartu izan dute euskaraz juduen bizitokiek, eta ezagunak dira Gasteiz, Lizarra edo Tuterakoak.
[aldatu] Bestelako ghettoak
Beste giza talde batzuek ere auzo baztertuetan bizi direnean "ghetto" hitza erabiltzen da, famatua izanda afroamerikar ugari bizi diren Harlem (New York) auzokoa.
[aldatu] Erreferentziak
- "La calle de la judería", 1998. Toti Martinez de Lezeak idatzita gaztelaniaz, Gasteizen girotutakoa.