Entziklopedia
Wikipedia(e)tik
Entziklopedia bat giza jakintzaren bilduma bat da. Hitza grezierazko enkyklios paideia terminotik dator, zeinaren hitzez hitzeko itzulpena "guztia zirkulu batean" den, eta esanahi "hezkuntza orokorra" duen.
[aldatu] Testu entziklopediko baten ezaugarriak
Entziklopediako artikuluek beste formatu literarioetatik bereizten dituzten ezaugarriak dauzkate:
- Oso sintetikoak dira, informazio laburtua eskaintzen saiatzen delarik.
- Informazioa eskuratu ahal izateari ematen zaio berebiziko garrantzia.
- Objetibotasuna dute helburu, subjektibotasuna edo iritziak alde batera utziz.
- Bertako irudiak eraginkortasunaren arabera erabakitzen dira, eta ez estetikaren arabera.
- Egile asko izan ditzake.
[aldatu] Entziklopedia baten edukiak
Entziklopedia batetako edukiak, gaiak edozein dela ere, baldintza batzuk betetzen dituzte:
- Interes unibertsalekoak dira: Edonori interesa dakiokeen informazioa dauka, eta pertsona konkretu bati interesa dakiokeen informazio pertsonala.
- Informazioak ez du interesa galtzen denbora aurrera doan heinean.
- Informazio orokorretik hasi eta konkreturaino iritsiz sailkatzen da.