See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Azido desoxirribonukleiko - Wikipedia, entziklopedia askea.

Azido desoxirribonukleiko

Wikipedia(e)tik

ADN orrialdeak hona dakar, esanahi ezberdinentzako ikus ADN (argipena)

Azido desoxirribonukleikoa (sarri ADN edo DNA laburtua) azido nukleiko mota bat da, organismo bizi guztien funtzionamendu eta garapenaren informazio genetikoa duena. DNA zelularen barnean aurkitzen da: eukariotoen nukleoan, prokariotoen zitoplasman, mitokondriaren matrizean edo kloroplastoetan. Zenbait birusek DNA dute kapsidean.

[aldatu] ADNaren egitura

ADN molekularen 3D diagrama
ADN molekularen 3D diagrama

ADNa bi desoxirribonukleotido-kateez osatuta dago, eta base nitrogenodun adenina (A), guanina (G), zitosina (C) edo timina (T) izan daitezke. Bere egitura molekularrak bi kateek eratutako helize bikoitz baten forma hartzen du, base nitrogenatuak aurrez aurre kokaturik dituela, halako moldez, non A baten aurrean T bat kokatzen den beti, eta G baten aurrean C bat. Base puriko bat (tamaina handiagokoa) base pirimidiniko baten (tamaina txikiagokoa) aurrean geratzen denez beti, katea bikoitzaren zabalera konstantea mantentzen da.

Fenomeno horri base-parekatzea deritzo eta hari esker bi kateak osagarriak dira, hau da, katea baten baseen sekuentzia ezagutzen bada, bestearena ondoriozta daiteke. ADN helize bikoitza da kateak osagarriak dira, elkarren aurkakoak dira, oinarriak bata bestearen aurkakoak direnez gero; gainera, antiparaleloak dira.

ADNa zelula eukariotikoen nukleoan aurkitzen da. Nukleo horietan proteinekin elkartu eta kromatina-harizpiak sortzen dira, hauek zelula zatitzen denean agerian geratuko diren kromosomak eratzeko biribilkatzen dira. Gainera, plastoetan eta mitokondrietan ere ADN dago. Zelula prokariotikoetan zitoplasman sakabanatuta aurkitzen da, eraztun-formarekin eta proteinekin elkartu gabe.

[aldatu] Eginkizuna

Esan ohi dugu ADNaren funtzioa material genetikoa izatea dela, bi arrazoiengatik:

Karaktere hereditarioak zehazten dituen informazio genetikoaren molekula eramailea da. Informazio hori base nitrogenodunen (A, G, C, T) sekuentzian gordeta dago, eta espezie bakoitzak sekuentzia zehatz bat du. Beraz, espezifikotasuna duen molekula bat da. ADN zati bakoitzaren base-sekuentziak, ordenak, alegia, proteinen aminoazido-sekuentzia zehazten du, organismo bakoitzaren zelula bakoitzak irakurtzen dakien eta, dagokion proteinara itzuliko duen, kable edo kode bat izango balitz bezala (kode genetikoa). Proteina baten sintesia gidatu eta horrela karaktere bat zehazten duen ADN zati bakoitzari gene deritzogu.

ADNa bikoizteko gai da, alegia, bere buruaren kopiak egiteko, eta horregatik transmiti dezake bere informazio genetikoa. Zelula bat zatitzen denean, zati bakoitzak ADN kopia bat jasotzen du kromosoma moduan, ondorioz, zelula berriak, baita zelula-ama ere, berdin-berdinak izango dira.

[aldatu] Ikus, gainera

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -