Atila
Wikipedia(e)tik
Atila (406 inguru -453) hunoen azken erregea izan zen, denetan boteretsuena. Garaiko inperiorik handienean agindu zuen. Bere lurrak erdialdeko Europatik Itsaso Beltzeraino zabaltzen ziren, eta Danubiotik Baltiar itsasoraino. Ekialdeko eta Mendebaldeko Inperio erromatarren etsairik handiena izan zen, Balkanak bi aldiz inbaditu zituen eta Konstantinopla setiatzera heldu zen. Frantzian zehar ere ibili zen, Orleanseraino.
Bere inperioa berarekin hil zen arren, europar historiako pertsonaia mitiko bihurtu zen. Mendebaldeko Europan krudeltasunaren adibide bezala gogoratzen den arren, historialari batzuentzat errege handi eta noble bat izan zen.