Parisko Bake Biltzarra (1919)
Wikipedia(e)tik
Parisko Bake Biltzarra Lehen Mundu Gerrako herrialde garileek eratutako biltzarra izan zen, garaitutakoekin bake-hitzarmenak ados zitzaten. Bilerak 1919ko urtarrilaren 18an hasi ziren, eta, geldiuneak geldiune, 1920ko urtarrilaren 21 arte iraun zuten.
Negoziazioek Europako hiru inperioren amaiera ekarri zuten: Alemaniarrarena, Austria-Hungariarrarena eta Otomandarrarena. Halaber, Europan estatu berrien agerraldia ahalbidetu zuten: Txekoslovakia eta Jugoslaviaren sorrera, zein Poloniaren birsorrera.
Bake-hitzarmenak herrialdez herrialde sinatu ziren:
- Versaillesko Ituna Alemaniarekin (1919ko ekainaren 28a)
- Saint-Germain-en-Layeko Ituna Austriarekin (1919ko irailaren 19a)
- Neuillyko Ituna Bulgariarekin (1919ko azaroaren 27a)
- Trianongo Ituna Hungariarekin (1920ko ekainaren 2a)
- Sèvresko Ituna Turkiarekin (1920ko abuztuaren 10a)