See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Nurenbergeko epaiketak - Wikipedia, entziklopedia askea.

Nurenbergeko epaiketak

Wikipedia(e)tik

Nurembergeko Prozesuak edo Epaiketak, Bigarren Mundu Gerraren ostean Aliatuek nazi erregimeneko buruzagi nagusienetarikoen aurka egin zituzten epaiketak dira. Haiekin batera, Tokioko epaiketak egin ziren japoniar gerra kriminalen aurka. Epaiketa 1945ean hasi eta 1946an amaitu ziren Nurenberg hiri alemaniarrean. Bakearen aurkako krimenak, gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak leporatu zitzaizkien epaituei.

Buruzagi naziei egindako frogak Sigmund Freudek defendatu zuen intrapsikikoan oinarritu ziren.

Eduki-taula

[aldatu] Zilegitasuna

Historian aurrekaririk ez zegoenez, epaimahaiaren zilegitasuna hasiera-hasieratik zalantzan egon zen arren, delituen tipifikaziorako egin ziren lanak eta auzia garatzeko prozedurek aurrerantzean Zuzenbide internazionalaren garapenerako balio izan dute. Horrela, ordu arte tipifikatuta ez zeuden delituei buruzko kontzeptuak zehaztu ziren: hala nola, gizateriaren aurkako krimena. Nazioarteko zuzenbidearen ikuspegia ere aldatu zen —estatuen arteko erlazioetan oinarrituta zegoen—, baina ez gizabanakoen eskubide eta betebeharretan.

[aldatu] Delituak

Bost delitu leporatu zitzazkien akusatuei:

  1. Bakearen aurkako krimenak eta Gerra krimenak, bakea hondatzeko nahiagatik eta hilketa, tortura eta Genevako Hitzarmenen bortxaketengatik.
  2. Gizadiaren aurkako krimenak, esterminioa eta hilketa masiboengatik.
  3. Genozidioa, talde etniko jakinen hilketa masiboengatik.
  4. Gerrarako konplota, estatu burujabe baten segurtasunaren aurka egin izanagatik.

[aldatu] Akusatuak

Akusatuak. Aurrean, goitik behera:  Hermann Göring, Rudolf Hess, Joachim von Ribbentrop, Wilhelm Keitel. Atzean, goitik behera: Karl Dönitz, Erich Raeder,  Baldur von Schirach eta Fritz Sauckel.
Akusatuak. Aurrean, goitik behera: Hermann Göring, Rudolf Hess, Joachim von Ribbentrop, Wilhelm Keitel. Atzean, goitik behera: Karl Dönitz, Erich Raeder, Baldur von Schirach eta Fritz Sauckel.

4.850 prozesatze eskaeretatik, 611 pertsona izan ziren akusatuak. Taldeak bi zatitan banatu izan ziren: batetik, erakunde ez gaizkileak —Estatuaren egitura aurkitzen zen (Gobernua eta Armada)—; bestetik, gaizkileak, nazien botere paraleloko erakundeak: Gestapoa, SSa eta Alderdi Nazia. Akusaturik esanguratsuenak honakoak izan ziren: Karl Dönitz, alemaniar itsas armadako almirantea eta Adolf Hitlerren ondorengoa, haren suizidioaren ondoren; Hermann Göring, SSetako burua; Alfred Jodl, Wehrmachteko Estatu Nagusiko burua; Wilhelm Keitel, Wehrmachteko buruzagia; Alfred Rosenberg Alderdi Naziko ideologoa; Joachim von Ribbentrop, kampo ministroa; Albert Speer, Armamentu ministroa; Franz von Papen, nazi embaxadorea Austria eta Turkian.

Epaiketa hasi aitzin, batzuek beren burua hil zuten: adibidez, Adolf Hitlerrek, Joseph Goebbels propaganda ministroak eta Heinrich Himmler Gestapoko buruak (beren buruaz beste egin zuten); beste batzuek, aldiz, ihes egin zuten, Adolf Eichmann eta Martin Bormannen gisan.

[aldatu] Epaiketak

Epaiketa nagusiaz gain, geroago beste batzuk epaitu ziren: Estatuko eta Armadako maila baxuagoko funtzionarioak, doktoreak eta enpresagizonak. Honakoa da epaiketon zerrenda:

  1. Doktoreen epaiketa, 24 medikuren aurkakoa, kontzentrazio eremuetan egindako ikerketa makabroegatik.
  2. Erhard Milch mariskalaren aurkakoa, kontzentrazio eremuetan krimen larriak egin izanagatik.
  3. Epaileen epaiketa, 16 abokatu eta epaileren aurkakoa, nazien aparatu judiziala osatu izanagatik.
  4. Pohlen epaiketa, Endlösung ofizinaren aurkakoa, kontzentrazio eremuen arduradun administratiboa.
  5. Flicken epaiketa, Friedrich Flick eepresagizon alemaniarraren aurkakoa, esklabuen lana erabili izanagatik.
  6. IG Farbenen epaiketa, esklabuen lana erabili izanagatik.
  7. Kasu australa: alemaniar buruzagien erantzukizuna aldarrikatu zen, Balkanetako Kanpainako sarraskiengatik.
  8. RuSHA epaiketa, arraza garbitasunaren eta Lebensborn programaren bultzatzaileen aurkakoa.
  9. Einsatzgruppen-en epaiketa, SSetako heriotzaren brigaden aurkakoa.
  10. Ministerioen epaiketa, Estatu Naziko buruzagien aurkakoa, bai Alemanian, bai lurralde okupatuetan egin zituzten basakeriengatik.

[aldatu] Akusatuak eta zigorrak

Fiskalak 24 buruzagi naziren aurkako akusazioa aurkeztu zuen. Haietatik, Albert Speer, Hans Frank eta Baldur von Schirach bakarrik damutu ziren egindakoaz. Epaimahaiak 11 heriotza zigor ezarri zituen, 3 biziarteko kartzela zigor, 2 hogei urteko, hamabost urteko bat eta hamar urteko beste bat. Hans Fritzsche, Franz von Papen eta Hjalmar Schacht aske utzi zituzten.

Izena Kargua Zigorra
Martin Bormann Hessen ondorengoa, Alderdi Naziko sekretario gisan. Heriotza
Karl Dönitz almirantea Hitlerren ondorengoa eta itsas armadako burua 10 urte
Hans Frank Poloniako gobernadorea Heriotza
Wilhelm Frick Barne ministroa Heriotza
Hans Fritzsche Goebbelsen laguntzailea Aske utzia
Walter Funk Ekonomia ministroa Biziarteko kartzela
Hermann Göring generala Luftwaffeko komandantea Heriotza
Rudolf Hess Hitlerren laguntzailea Biziarteko kartzela
Alfred Jodl generala Ekialdeko Armaden buruzagia Heriotza
Ernst Kaltenbrunner SSa Einsatzgruppen eta exterminio eremuen komandante Heriotza
Wilhelm Keitel generala Alemaniar armadako komandantea Heriotza
Gustav Krupp Esklabo lanaz aprobetxatu zen enpresagizona Zigorrik gabe
Robert Ley Lanaren Talde Alemaniarren burua Zigorrik gabe
Konstantin von Neurath Bohemia eta Moraviako babeslea 15 urte
Franz von Papen Kanpo Aferetako ministrordea Aske utzia
Erich Raeder almirantea Alemaniar itsas armadako komandante nagusia Biziarteko kartzela
Joachim von Ribbentrop Kanpo Aferetako ministroa Heriotza
Alfred Rosenberg Arrazismoaren ideologoa eta ekialdeko lurraldeen babeslea Heriotza
Fritz Sauckel Esklabo lanaren programaren nagusia Heriotza
Hjalmar Schacht Reichsbankeko zuzendari ohia Aske utzia
Baldur von Schirach Gazteri Hitleriarreko burua 20 urte
Arthur Seyss-Inquart Austriaren jabetzearen burua eta Herbehereetako buruzagia okupazioan zehar Heriotza
Albert Speer Arma ministroa 20 urte
Julius Streicher Der Stürmer egunkariko nagusia Heriotza

[aldatu] Zigorren betetzea

Heriotzara zigortuak 1946ko urriaren 17an urkatu zituzten. Hermann Göringek bere buruaz beste egin zuen, zianuro kapsula bat hartuta eta Robert Leyk 1945eko urriaren 25ean, epaiaren aurretik. Biziarteko kartzelara zigortuek Spandau-ko kartzelan bete zuten, azkena Rudolf Hess 1987an hil zen arte.

Goring eta Hess Nurembergeko epaiketan
Goring eta Hess Nurembergeko epaiketan

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -