Indo-gangear ordokia
Wikipedia(e)tik
Indo-gangear ordokia, batzutan Kathwiarschi ordokia Indiako azpikontinentearen ordoki handia da, ia iparralde eta ekialdeko India guztia, Pakistan eta Bangladesh zeharkatzen dituena. Eskualdea Indus eta Ganges ibaietatik hartzen du bere izena.
Iparraldean bere ibaiak mantentzen dituzten Himalaiak daude, hegoaldean Vindhya eta Satpura mendilerroak eta Chota Nagpur goi-ordokia eta mendebaldean Irango goi-ordokia.
Eskualdea munduko populatuena da, ia 900 milioi biztanle (munduko biztanleriaren 1/8a).
Eduki-taula |
[aldatu] Banaketa
[aldatu] Banaketa geografikoa
Geografoek lau zatitan banatzen dituzte eskualdea:
- Indus harana,
- Punjab ordokia,
- Haryana ordokiak, eta
- Erdialdeko eta behe Ganges.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Zaila da esatea non dauden ordokiaren mugak baina honako hauek osatzen dute ordokia:
- Bangladesh (ia osoa)
- India
- Assam
- Bihar
- Delhi
- Gujurat
- Haryana
- Punjab
- Rajastan
- Tripura
- Uttar Pradesh
- Mendebaldeko Bengala
- Nepal
- Madhesh
- Pakistan
Beste eskualde batzuk ere osatzen dute baina ez osorik:
[aldatu] Hiriak
Indo-gangear ordokiaren hiri nagusiak Ahmedabad, Delhi, Dhaka, Faisalabad, Hiderabad, Kanpur, Karatxi, Kalkuta,Lahore, Lucknow, Ludhiana, Multan, Patna, Rawalpindi-Islamabad eta Surat dira.