Iguazu
Wikipedia(e)tik
Iguazu ur-jauziak Parana (Brasil) eta Misionesko probintziaren (Argentina) artean kokatuta dauden ur jauziak dira, Parke Nazionala osatuz. Puerto Iguazu (Argentina) eta Foz do Iguaçu (Brasil) dira hiririk gertuenak.
Álvaro Núñez Cabeza de Vaca espainiarrak topatu zituen XVI. mendeko erdialdean, eta "Saltos de Santa María" izena eman zizkien. Bere aurretik, guaraniek bizitoki eduki dute ingurua.
1984an UNESCOk gizaki guztien ondaretzat hartu zuen.
Iguazú edo Iguaçu guaranierazko hitzak "ur handia" esan nahi du.
Iguazú ibaiak sortzen ditu 275 ur-jauziak, 70 metroko altuera gehienez edukita. "Deabruaren Zintzurra" izenekoa tokirik ikusgarriena da, eguraldiaren arabera zaila izan daitekeena iristekoa.