See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Eskola pitagorikoa - Wikipedia, entziklopedia askea.

Eskola pitagorikoa

Wikipedia(e)tik

Eskola pitagorikoa
K.a VI. mendeko pitagorikoak
K.a V-IV mendeetako pitagorikoak
Neopitagorikoak
  • Nigidio Figulo
  • Apolonio
  • Moderato
  • Nikomako
  • Numenio

Eskola pitagorikoa Pitagorasek Crotonan (Italia) eratu zuen eskola misterikoa izan zen, filosofia, matematika eta natur zientziak aztergai zituelarik.

Eduki-taula

[aldatu] Eskola

Komunitate pitagorikoa anaitasun bat baino gehiago, familia sarbidatu batzuek otsatzen zuten komunitatea zen. Anaitasun erlijioso edo misterikoa zen, bertako kideak aszetismoa praktikatu eta matematikak ikasi. Eskolaren irakaspenak sekretupean gordeko zituztela zin egiten zuten kideek, egunero bihotz edo kontzientzia azterketa egin behar zutelarik. Eskolak eginiko aurkikuntza guztiak Pitagorasi esleitzen zizkioten, hau dela eta, aurkikuntzak Pitagoras berak edo bere jarraitzaileek egin zituzten bereiztea ezinezkoa delarik.

Gizonezkoak eta emakumezkoak berdintasunean bizi ziren, adibidez Pitagoras Teano izeneko jarraitzailearekin ezkondu zen, bere bi alabekin zuzendu zuelarik eskola Pitagoras hil zenean. Ondasun guztiak komunitarioak izaten ziren, janzkera xumea erabiltzen zuten eta sineskeria mistiko asko zituzten, beraien ezaguera eta aurkikuntzak ahoz bakarrik aditzera eman zitezkeelarik.

[aldatu] Postulatuak eta filosofia

  1. Errealitateak bere oinarrian izaera matematikoa du
  2. Filosofiaren bitartez garbitasun espirituala lor daiteke
  3. Arima jainkotiarrarekin bat egin dezake
  4. Zenbait zeinuk esanahi espirituala dute
  5. Kide guztiek leial behar dute izan eta sekretua gorde

Arimaren hilezkortasunean sinesten zuten eta metempsikosi-an sinesten zuten, hau da, arima hiltzerakoan beste gorputz batean sartzen zela. Hau dela belar-jaleak izaten ziren, edozein lagunen arima zuen gorputza jatearen beldur baitziren. Matematikak unibertsoaren misterioak ulertzeko eta arima garbitzeko tresna kontsideratzea izan ziren sistema pitagorikoaren ezaugarri nagusiak.

Honelaxe laburtu zuen Aristotelek pitagorikoen lana:

Eskola pitagorikoa

Pitagorikoak lehenik matematiketan aritu ziren, zientzia hau perfekzionatuz, eta honekin bat egin zutenean matematikaren oinarriak guztiaren oinarri zirela uste izan zuten.

Eskola pitagorikoa

Pitagorikoak arrazomamendu deduktiboaren bidez frogapenak matematikan sartu zituzten lehenengoak izan ziren. Matematika hitza eskola honi zor zaio, matematikariak eskolako kide zientialariak baitziren. Gainera matematikaren barnean 4 adar zeuden hauen ustez, bi milurtetan mantendu zelarik banaketa hau: aritmetika, geometria, musika eta astronomia.

[aldatu] Ekarpen zientifikoak

Eskola pitagorikoak Pitagorasen teorema zela eta da ezagun, Antzinako Egipton ezaguna bazen ere. Beren ekarpenen artean musikaren harmonia eta zenbaki primoei dagozkienak zeuden, lurra esferikoa zela ere sinesten zutelarik. Hala ere inoiz ezin izan da jakin ekarpen hauek Pitagoras berak edo bere jarraitzaileek egin zituzten, eskolak egiten zituen ekarpen guztiak bere izenean egiten baitziren.

[aldatu] Historia

Pitagorasen bizitza historia eta kondairaren artean aurkitzen dela esan ohi da, baina ziurrenik K.a VI mendean bizi izan zen Buda, Lao Tzu eta Konfuzioren garaikide izan zelarik. Egipto eta Babilonian zehar egindako bidaien ondoren Samosera itzuli zen, bere irakaspenek izan zuten arrakasta zela eta Polikrates izeneko tiranoaren haserrea piztu zuen, Pitagorasek Crotonara ihes egin behar izan zuelarik, bertan bere bigarren eskola eratu zuelarik.

Pitagorasen irakaspenak eta izen ona azkar hedatu ziren Magna Grezian, Crotona, Sibaris eta polis greziarren botere politikoa honen jarraitzaileen esku gelditu zirelarik. Hau dela eta garaiko gogoeta demokratikoak zirela eta, Eskola pitagorikoak zurrumurru asko jasan behar izan zituen, herritarrek iraultzara deitu zutelarik azkenean. Milo pitagorikoaren etxea erre zuten, garai hartan komunitatearen bilgune zelarik eta ondorioz bertako kide garrantzitsuenen heritza ekarriz. Pitagorasek ihes egin behar izan zuen bere emazte eta alabekin Tarentora lehenik eta Metapontora ondoren, non urte bat geroago hil egin zen, erailirik edo adina zela eta k.a 501. urtean.

Pitagorikoen botere politikoa hala ere 50 urte luzatu zen Tarento eta Metaponton Crotonako eskola suntsitu egin bazuten ere. K.a 450 urtean pitagorikoen esku zeuden hiriek matxinada ezberdinak jaso zituzten, Metapontoko polisean zeuden kideak setiatu egin zituztelarik, asko sutean hil zirelarik. Biziraun zutenen artea Filolaos, Lisis, Arkitas eta beste batzuk egon zirelarik.

Uste izan da eskola pitagorikoa Tarenton bildu zela, mende bat iraun zuelarik, kideak banatuz zihoazten neurrian eta eskolako ezaguera sekretupean gordetzearen araua ahaztu zelarik, azkenik Filolaosk Platoni k.a 388. urtean, ziurrenik, eskolaren doktrina eta aurkikuntzak jasotzen zituen lehen liburua (berak idatzia) eman ziolarik.

[aldatu] Ikus, gainera

Garai Kosmologikoa

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -