Filolaos
Wikipedia(e)tik
Eskola pitagorikoa |
K.a VI. mendeko pitagorikoak |
K.a V-IV mendeetako pitagorikoak |
|
Neopitagorikoak |
|
Filolaos edo Filoas (Crotona, K.a 480) matematikari eta filosofo pitagorikoa izan zen.
Pitagorasen ikasle izan zen, honen eskolaren kosmologiaren garapenean parte hartuz. Bere aburuz unibertsoak honako ezaugarriak zituen:
- Erregularra
- Aurresangarria
- Aritmetikoa
Planetak eta astroak biraka egongo lirateke, lurrak adibidez orbita zirkular batean. Joniarren unibertsoekin alderatuz ezberdintasun garrantzitsuak ziren aipaturikoak, gainera eguna eta gauaren efektua azaldu zuen. Honen ustez lur espazioan finko zegoen puntu baten inguruan zebilen biraka, ideia hau bere garaikide izan zen Calamatako Leuripides rapsodak jaso zuelarik.
Filolaosen ustez kosmosaren erdigunean Hestia izeneko su bat zegoen eta 9 gorputz zeuden bere inguruan:
- Antichon, eguzkiagandik lurra babesten zuen planeta ikusezina lurra, bere inguruan biratuz eta beti aurpegi bera emanez; Antiterra ere deitua.
- Eguzkia, erdiguneko sua islatzen zuen kristalezko esfera.
- Izar finkoen esfera, hau da, aurreko astroak biltzen zituen esfera.