Claude Monet
Wikipedia(e)tik
Claude Monet, Oscar-Claude Monet edo Claude Oscar Monet bezala ere ezagutua, margolari inpresionista frantziarra (Paris, 1840ko azaroaren 14a – Giverny -Sur-Eure, 1926ko abenduaren 5a).
[aldatu] Biografia
Parisen jaio arren, bost urte zituela Le Havrera (Normandia) joan zen bizitzera. Ama abeslaria zen eta aitak barazki denda bat zuen. 1851n bigarren hezkuntza hasi zuen Le Havren. Garai hartan ezaguna zen ikatz-ziriz egindako karikaturengatik. Jean-Francois Ochard-ekin hasi zen marrazten ikasten eta hamabost urte zituela ezagutu zuen bere jagole Eugène Boudin. Honen eskutik ikasi zituen olio-pintura eta en plen air (aire zabaleko pintura) teknikak. Teknika hau, oraindik ez zen oso ohikoa, eramateko olio tutuak asmakuntza berria zirelako. 1858 urtearen udan, bi ikuspegi margotu zituen Boudin ekin zegoen bitartean. Le Havre en egon ziren azaldutak, baina gaur egun desagertu dira.
Monet beti adierazi zuen, margolaria izatea erabaki bazuen,Boudin en esker izan zen.
1856an bere ama hil zen. Eskola utzi eta Marie-Jeanne izeba alargunaren etxera joan zen bizitzera. 1859an Parisera joan zen. Constant Troyon ezagutu zuen, Boudinen maisua. Troyon, marrazketa eskola batera joatea gomendatu zion, baina Monet ez zuen idea hori gustoko, bere lanak coloretan oinarritutak bai zeuden, ez trazuetan. Orren ordez, Ècole Suisse-an izen eman Zuen, Charles Suisee eratutako akademia liberal bat. École Suissen, ikasleak askatazun guztia zekaten, ereduak nahi zuten bezela margotzeko, maisuaren etengabeko zuzenketak gabe. École Suissen Pissarro ezagutu zuen eta mugimendu errealistarekin lehenengo kontaktua izan zuen, bere kideen artean Charles Baudelaire olerkaria.
1861ean zerbitzu militarra egin behar izan zuen Aljerian, baina tifusa hartu zuen eta Le Havrera itzuli behar izan zuen. Orduan ezagutu zuen Johan Barthold Jongkind margolari holandarra. Bere izebaren eraginez, armada utzi ahal izan zuen, unibertsitatean artea ikasten jarraitzeko baldintzarekin.
Parisera itzuli ondoren, 1862an Charles Gleyreren estudiora jo zuen eta bertan ezagutu zituen Pierre-Auguste Renoir, Frederic Bazille eta Alfred Sisley.
Edouard Maneten arrakastaren ondorioz, honen antzeko gaiak landuko ditu, aire zabalean beti ere. 1866an margotutako Camille edo La Femme à la Robe Verte lanak arrakasta handia izan zuen. Bertan Camille Doncieux gaztea agertzen da. Monetek neska honekin harreman bat hasi zuen, handik gutxira haurdun utziz. 1867an jaio zen bere lehen semea, Jean.
Arazo ekonomiko ugari izan zuen. Hori dela eta, 1869an bere buruaz beste egiten saiatu zen. Normandiara joan zen bizitzera Camille eta Joanekin, baina egoera ekonomikoak ez zuen hobera egin eta Renoirren laguntzari esker biziraun zuten. Hala ere, sasoi honetan margotu zituen La Grenouillère-n bere lanik ospetsuenetako batzuk, Renoirrekin batera. 1870eko martxoaren 28an Camillekin ezkondu zen.
Gerrate franko-prusiarraren garaian Londresera joan zen. Han aztertu ahal izan zituen Turner eta Constable-ren lanak. Holandan denboraldi bat igaro ondoren, 1871n Sena ibaian kokatutako Argenteuil herrira joan zen. Han igarotako bi urteetan ibaiertzak margotu zituen txalupa batetik, paisaietan argiaren eta kolorearen eragina aztertuz.
Le Havrera egindako bidaia batean Impression, soleil levant (Inpresioa , eguzkia sortzen, 1872 inguruan) margotu zuen. Lan hau 1874an Nadar argazkilariaren estudioan eginiko erakusketa ospetsuan agertu zen. Erakusketa honetan Boudin, Cèzanne, Renoir, Monet, Sisley, Gautier, Pissarro, Bracquemond eta Berthe Morisot-en lanak zeuden ikusgai, besteak beste. Kritika txarrak izan zituzten eta Louis Leroy kazetariak irain moduan "inpresionista" izendatu zituen mugimendu honen jarraitzaileak, aipatutako koadroarengatik.
1878an Monet eta bere familia Argenteuiletik Parisera joan ziren berriz ere. Urte horretan bertan jaioko da beraien bigarren semea, Michel. Irailean Vétheuil-era joan ziren, Ernest Hoschedé eta bere emazte Alicekin batera. Monet eta Alicen artean harreman estua sortu zen. 1879ko irailaren 5ean Camille hil zen, tuberkulosiaren ondorioz denbora luzez gaixo egon ostean. Alicek zainduko ditu Moneten semeak.
1880an taldean desberdintasun nabarmenak sortzen dira. Monetek erakusketa indibidual batean arrakasta handia lortu eta Alicekin eta semeekin batera Normandiara joan zen bizitzera. 1883an Poissy utzi eta Givernyra joan zen. Bertan lorategi handi bat duen etxe bat erosi eta hau margotzen arituko da bere bizitza guztian.
1883an mediterranear itsasora bidaiatu zuen inspirazio bila Renoirrekin batera. Hurrengo urtean bakarrik itzuli zen Bordigherara. Hamarkada honetan hainbat serie margotu zituen, besteak beste Rouengo kadetralari dagokiona (1892-1894).
1892an Alice Hoschedérekin ezkondu zen, aurreko urtean honen senarra hil eta gero.
Moneten ospea handituz joan zen eta honi esker, etxeko lorategia handitu eta urmaela eta japoniar estiloko zubia eraiki zituen bertan. Hauek inspirazio iturri izan ziren eta 1899an hil arte jarraituko zuen margolan serie bat hasi zuen.
1900ean izandako istripu baten ondorioz, begi bateko ikusmena galduko du denbora batez. Handik urte batzuetara begi-lausoa edo gandua diagnostikatu zioten. 1911n Alice hil zen eta 1914an bere seme Joan.
Urte hartatik aurrera nenufareak margotzen aritu zen buru-belarri, ikusmen arazoak gorabehera. 1919an egoerak okerrera egin zuen eta ebakuntza bat izan zuen begi-lausoa kentzeko, ondorioz ikusmena partzialki galduz. Erabat isolaturik eta ia itxu, nenufareak margotzen jarraitu zuen, 1926ko otsailaren 6an bere etxean hil zen arte.