See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Boris Jeltsin - Wikipedia, entziklopedia askea.

Boris Jeltsin

Wikipedia(e)tik

Boris Nikolaievitx Jeltsin

Борис Николаевич Ельцин

Borís Jeltsin
Kargua: 1. Errusiako presidentea
Agintaldiaren iraupena: 1991 - 1999
Aurrekoa: Inor ez
Ondorengoa: Vladimir Putin
Jaiotze eguna: 1931ko otsailaren 2a
Heriotza eguna: 2007ko apirilaren 23a
Alderdi politikoa: Independentea
Lanbidea: Arkitektoa

Boris Nikolaievitx Jeltsin, errusieraz Борис Николаевич Ельцин, (Sverdlovsk, Errusia 1931ko otsailaren 1a - Mosku, Errusia, 2007ko apirilaren 23a) errusiar politikaria izan zen. Sobietar Batasunaren desagertzearen eta Estatu Independenteen Komunitatearen sorreraren erantzulea izan zen. 1990ean Errusiako lehen presidentea bihurtu zen, zuzenki aukeratua izan zen lehena izanik.

Polemika handia eragin dute haren erabakiek. Demokraziaren izenean, Sobiet Batasuna desegin eta erreforma ekonomikoak egin zituen, Errusian krisi ekonomikoa eraginez. Herrialdea bere onera itzuli zenerako haren ospeak nabarmen egin zuen behera. Hala ere, Jeltsinen akatsik larriena Txetxeniari erasotzea izan zen. Independentisten kontrako bi gerretan milaka pertsona hil ziren. Gerora haren etsai bilakatu zen Mikhail Gorbatxev izan zen Jeltsinen karrera politikoa hasi zuena, Alderdi Komunistaren Moskuko arduradun izendatu zuenean. 1985ean izan zen hori. Bi urte iraun zuen bi buruzagien arteko laguntasunak. 1987an kargugabetu egin zuten Gorvatxoven politika kritikatzeagatik. Bi urte geroago Alderdi Komunista utzi zuen. Bere garai onenak iristear zeuden.

[aldatu] Urrezko aroa

Sobiet Batasunean nagusi ziren komunisten sostengurik ez zuen arren, eserleku bat lortu zuen Diputatuen Kongresuan, hautesleen %90en sostenguarekin. Horri esker Sobiet Gorenean sartu zen. Baina ez zuen SESBen alde lan egiteko asmorik, eta ekainean, Errusiaren independentzia aldarrikatu zuen. Berak irabazi zituen Errusian egin ziren lehen hauteskundeak. Sobiet Batasuna desagertzear zegoen. Jeltsinek bozak irabazi eta urte batera, SESBeko buruzagi kontserbadoreenek Gorvatxoven kontrako estatu kolpea egin zuten. Sobiet Batasuneko presidentea Krimean atxilotu zuten. Jeltsinek milaka manifestari bildu zituen Moskuko Etxe Zuriaren atarian — Legebiltzarra— eta hala lortu zuen matxinada etetea, eta Gorvatxov askatzea. Tanke baten gainetik aldarrikatu zuen bere garaipena. Nazioartearen sostenguarekin, 1991ko abenduan, Sobiet Batasuna desegin, eta Estatu Independenteen Komunitatea sortu zuen haren tokian.

[aldatu] Gainbehera

Errejimen zaharra desagertzearekun bat, erreforma ekonomikoa iritsi zen Errusiara. Horrek, baina, gizartearen egoera hobetu beharrean, krisia areagotu zuen. Inflazioak gora egin zuen, gutxi batzuk aberastu ziren eta gehiengo handia miserian erori zen. Hori nahikoa ez eta, 1993an, Jeltsinek presidentetza hartu eta bi urtera, berak legez kanpo utzitako Alderdi Komunistako 180 diputatu Legebiltzarrean itxi ziren. Presidenteak tankeekin eraso zion Parlamentuari. 150 pertsona hil ziren. Urte bat geroago armada Txetxeniako independentisten kontra bidaltzeak ez zion onik egin ez Jeltsini, ezta herrialdeari ere. Errusiako armada hildakoak bizkarrean eta burumakur itzuli zen Txetxeniako lehen gerratik. Milaka zibil hil ziren gatazkan. Gerora onartu zuen bere hutsegite politikorik handiena izan zela hura. Hiru urte geroago, 1996. urtean, bozak bigarren aldiz irabazi zituen, baina gaixoaldiak eta alkoholarekin zituen arazoak bitartekozirela Moskutik urrun izaten zen gehienetan. Ofizialki presidentea bera bazen ere, erabaki gehienak haren ingurukoek hartzen zituzten. Krimena eta ustelkeria egunerokoak bilakatu ziren. Gerora bere biografian onartuko zuen goiz-goizetik hasten zela edaten, «estresa gainditzeko era bakarra» zelako. Agintaldia amaitu baino hilabete batzuk lehenago, 1999. urteko abenduaren 31n, dimisioa eman zuen, eta Vladimir Putin espia ohiaren esku utzi zuen Gobernua. Putinen lehen erabakia Jeltsini eta haren familiari — emaztea eta bi seme-alaba— immunitatea ematea izan zen. Bihotzekoak jota hil zen Errusiako lehen presidente demokratikoa izan zena.

Biografia Artikulu hau pertsona baten biografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -